Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
«Tandem» metodoa eta kulturarteko zentruak
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
- Bisitak: 1191
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Harritzekoa eman dezake, irakasleen heziketarako aldizkari batean batez ere, hizkuntz ikastaroen moldaketa-ereduak deskribatzen dituen artikulu batekin topo egiteak. Alabaina, zalantzarik gabe, antolamenduak izan dezake, esate baterako, testu-liburuak aukeratzeak baino garrantzi handiagoa eta, Euskadiko O.H.O.n euskara eta gaztelania nahastuz ematen diren A, B eta D ereduetan pentsatzen badugu, garbi ikusten da nolako eragina duten alor pedagogiko eta linguistikoan erabaki administratibo hutsek.
- Atala:
- Egilea:
- Wolff, Jürgen
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Kudeaketa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 11
Bakarka: Euskera a distancia
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
- Bisitak: 1409
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gaineko izenburua UBEI-INBADen euskara emateko testu-liburu batena da. Argi dezagun ere laburdura horren azpian ez dela inongo sindikatu, ez koalizio politikorik izkutatzen, transferituberri dugun Urrutiko Batxilergo Institutua baizik, norbaiti agian ezagunago gertatuko zaion INBADen kide autonomoa.
Ez da, beraz, euskara korrespondentziaz, postaz alegia, ikasteko sistema berriren bat ere, herritik kanpora estranjeri aldean dabilen zenbaitek ulertu duen bezala. UBEin irakasten dena batxilerra da, A ereduko batxilerra, eta honen barman euskara asignatura soil bat da. Horregatik, testu-liburu diodanean, ez dela gramatika bat esan nahi dut, ez metodo bat ere, eta iritziak ematerakoan dagozkion irizpidez eta neurriz hartu behar dela.
- Atala:
- Egilea:
- Mujika, J. Antonio
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 11
"Bai horixe": nahiz euskaltegian, nahiz telebistaz, euskara ikasten hasteko saio erraza
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
- Bisitak: 1467
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Badirudi telebistari ere euskararen irakaskuntzan barrena abiatzeko garaia iritsi zaiola. Aspaldi honetan airean zebilen asmoa dagoeneko mahai gainean daukagu eta aukerak zehazten eta definitzen hasi garen ordu honetan, telebistari ahalik eta probetxurik haundiena ateratzea beharko luke xede izan.
Horrek gaurregun (euskaltegiei euskalduntze prozesuan berez dagokien lehentasuna kendu gabe) multimediara garamatza edota multimediari buruzko eztabaidari aurre egitera behintzat. Ez multimediari euskalduntzearen prozesuan erabateko ahalmenik ikusten diogulako; ez da horrenbesterako. Bide horretatik joko ez bagenu, ordea, kom,unikabideek euskararen irakaskuntzari eskaintzen dizkioten abantailak ez genituzke behar bezala aprobetxatuko eta eginahal guztiak beharrezko zaizkigun garai honetan hori ez litzateke zilegi.
- Atala:
- Egilea:
- Egiguren, Rafa
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 11
Irratiko berri-emanaldiez baliatuz
- Didakteka
- Sortua: 1985(e)ko abenduak 14
- Bisitak: 1115
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Irratia gugandik gertu daga, denon eskura. Lerrootan euskararen irakaskuntzan irratia erabiltzeko iradokizun batzu emango ditut.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Entzumena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 9
Euskalduntzearen programazioa, langaiak eta ebaluazioa hezkuntza ez-formalean
- Didakteka
- Sortua: 1985(e)ko abenduak 14
- Bisitak: 1186
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ezer baino lehen, koka dezagun geurea gai orokorraren barnean eta zehatz dezagun bere edukia; bi gaiak, orokorra («Euskara irakasteko metodoak») eta gurea, («Euskalduntzearen programazioa, langaiak eta ebaluazioa hezkuntza ez-forrnalean») ez baitatoz bat beren edukietan. Izan ere, batetik, euskararen irakaskuntza ez baita ez euskalduntzearekin, ez hezkuntza ez-formalean agortzen; bestetik, berriz, programazioa, langaiak eta ebaluazioa ez baitira metodoen eremura mugatzen.
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 9
Rol-jokoak hizkuntzen irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 1985(e)ko abuztuak 9
- Bisitak: 867
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Rol-jokoak hezkuntzako zenbait helburu lortzeko erabiltzen diren talde jarduerak dira. Guri dagokigunean, talde-dinamikarako eskaintzen dituen aukerak ez baina euskararen irakaskuntzarako eskaintzen dituenak aipatuko ditugu.
- Atala:
- Egileak:
- Martinez, Begoña
- Urizar, Ane
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Mintzamena
- Hizpide / Zutabe zenbakiak:
- 8
- 7
Xede berezietako euskara
- Didakteka
- Sortua: 1984(e)ko abenduak 15
- Bisitak: 1112
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Pauso nabaria eman da Euskal Herrian euskararen irakaskuntzari dagokionean, azken bospasei urteotan; oinarri-oinarrizkoa den irakaslego erabat profesionala moldatzen hasteaz aparte, metodogintzako ahaleginak ere ez dira makalak izan.
- Atala:
- Egilea:
- Perales, Josu
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Kudeaketa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 6
Entzumena lantzeko ariketak
- Didakteka
- Sortua: 1984(e)ko abenduak 15
- Bisitak: 2986
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Aurreko ZUTABEn, 5. zenbakian hain zuzen, «Entzumena lantzeko zenbait ohar» izeneko artikuluan, entzumenari buruzko zenbait puntu teoriko aztertu ziren.
Bi ziren, batez ere, puntuok:
- Lehenik, nolakoa den bizitza errealean entzuteko prozesua.
- Eta, bigarrenik, ikasleek entzumena lantzerakoan izaten dituzten arazoak.
Hirugarren puntu bat ere agertu zen artikuluaren sarreran, entzumena lantzeko klasean erabil daitekeen zenbait ariketa mota, hain zuzen; baina hurrengo ZUTABE batetarako uzten zen puntu hori. Hemen aztertuko dugu, bada, hirugarren puntua: «Entzumena lantzeko ariketa motak». Artikulu honetan azaltzen den ariketen sailkapena Penny Ur-en «Teaching Listening Comprehension » liburuan oinarrituta dago, eta artikuluan azaltzen diren entzumen-ariketa gehienak, berriz, HABEren «Euskalduntzearen A mailarako langaiak » liburutik hartuak dira edo beste zenbait bibliografiatan azaltzen diren entzumen-ariketa liburuetatik euskarara egokitutakoak.
- Atala:
- Egilea:
- Urizar, Ane
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Entzumena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 6







