Bakarka: Euskera a distancia

Argitaratua: Thursday, 14 August 1986, 11:20 AM
Bestelako lankidetzak

Gaineko izenburua UBEI-INBADen euskara emateko testu-liburu batena da. Argi dezagun ere laburdura horren azpian ez dela inongo sindikatu, ez koalizio politikorik izkutatzen, transferituberri dugun Urrutiko Batxilergo Institutua baizik, norbaiti agian ezagunago gertatuko zaion INBADen kide autonomoa.
Ez da, beraz, euskara korrespondentziaz, postaz alegia, ikasteko sistema berriren bat ere, herritik kanpora estranjeri aldean dabilen zenbaitek ulertu duen bezala. UBEin irakasten dena batxilerra da, A ereduko batxilerra, eta honen barman euskara asignatura soil bat da. Horregatik, testu-liburu diodanean, ez dela gramatika bat esan nahi dut, ez metodo bat ere, eta iritziak ematerakoan dagozkion irizpidez eta neurriz hartu behar dela.