Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Gaitasun komunikatiboa: asmo pedagogikoek sortutako eredu bat, osagaien edukiak zehaztuta
- Didakteka
- Sortua: 1998(e)ko apirilak 17
- Bisitak: 1399
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, hizkuntz irakaskuntzaren arloen deskribapen eguneratu eta esplizituaren beharra aldarrikatu nahi dugu, gaitasun komunikatiboaren eredu zehaztu batetik abiatuta. Lehendabizi, gaitasun komunikatiboaren bi eredu deskribatuko ditugu, eta gero geure konstruktua proposatuko. Gurea arrazoi pedagogikoetan oinarrituta dago eta bost osagai ditu: (1) diskurtsoaren gaitasuna, (2) hizkuntz gaitasuna, (3) ekintza-gaitasuna, (4) gaitasun soziokulturala eta (5) estrategia-gaitasuna.
Gaitasun horiek gaur egun zertan diren ahal den bezain zehazki aztertuko dugu, osagai bakoitzaren edukiaz xehetasunak emanez. Azkenik, beste gai batzuk ukituko ditugu gainetik, eta bi berba esango ditugu etorkizunean ildo honetatik gara litezkeen ikerketen gainean.
- Atala:
- Egileak:
- Celce-Murcia, Marianne
- Dörnyei, Zoltán
- Thurrell, Sarah
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 41
Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (I)
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 18
- Bisitak: 1133
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lehenengo artikulu hau Leioako Udal Euskaltegian abian dagoen Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektuaren berri ematera datorkigu.
Proiektuaren nondik-norako nagusiez eta programazioaz jardungo du egileak oraingoan, kurrikulu proiektuaren zertarakoa, ezaugarriak, programatzeko jokamoldea, etab. jorratuz. Hurrengo aleko artikuluan, aldiz, metodologiaren eta ebaluazioaren berri emango digu
- Atala:
- Egilea:
- Belmonte F. de Larrinoa, Joxe
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 39
Kurrikulua, mamu berri hori
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 18
- Bisitak: 1101
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Oinarrizko tresna da kurrikulua zalantzarik gabe edozein heziketa-sistematan. Halaxe da hizkuntzen irakaskuntzan eta, jakina, euskararen irakaskuntzan ere. Izan ere, ikas-irakas prozesuarekin zerikusirik duen ororekin du kurrikuluak lotura zuzena nahiz zeharkakoa.
Ez da desafio makala, ez horixe, tokian tokikoari eta garaian garaikoari bete-betean eta beti ere erantzuten asmatzea. Artikulu honek gaiak dituen loturak kontuan hartu eta kurrikulua bera garatzeko behar diren baldintzak baita bere eguneratzeak zer dakarren ere aztertzen ditu.
- Atalak:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 38
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bestelako lankidetzak
lrakaskuntzaren zikloak
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 17
- Bisitak: 795
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bi ziklo-mota bereizten ditu artikuluaren egileak hizkuntzaren irakaskuntzan: hizkuntzan bertan fokalizatutako zikloak, batetik, eta ez fokalizatuak, bestetik. Egileak dioskunez, irakasteko prozedurak antolatzen dituzten azpiko egiturak dira zikloak.
Funtsezko osagai dira, halaber, curriculumaren eta materialen diseinuan. Eta hizkuntzak ikasteko taldeetan eta materialetan jartzen dira agerian.
- Atala:
- Egilea:
- Gibbons, John
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 37
Kurrikuluaren diseinua eta hizkuntzen ikaskuntza/irakaskuntza
- Didakteka
- Sortua: 1994(e)ko abuztuak 4
- Bisitak: 1455
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Kurrikuluaren diseinua aztergai duen artikulua dakarkizu ZUTABEk Bestelako lankidetzak sailean. Munta haundikoa, beraz, berran ikertzen den auzia. Insa irakasleak, kurrikuluaren helburu eta osakinez gain, hezkuntza-paradigma nagusiak aztertzen ditu; derrigorrezko abiapuntua baita kurrikulua txertatuko den eta hezkuntza-politika edo
filosofia jakin baten markoan erabakiak hartzeko bidea emango duen paradigma ikertzea.
- Atala:
- Egilea:
- lnsa Agustina, José Ramón
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Curriculum-arloak:
- Beste hizkuntzetako curriculumak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 34
lkaslearengan ardaztutako curriculuma: printzipio eta oinarriak
- Didakteka
- Sortua: 1993(e)ko abenduak 1
- Bisitak: 732
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gaur egungo didaktikaren joera nagusiak eta hizkuntzen irakaskuntzan duten eragina aztertzen dira artikulu honetan, batez ere "atazazko planteamendua" delakoa sortu zenez geroztik. Jakina da ikaskuntzaren garapena neurri handi batean ikasleen behar, interes eta nolekoeren araberakoa izango dela, eta ikasgelako ikasestiloek ere zerikusia badutela horretan.
- Atala:
- Egilea:
- Salazar, Ventura
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 33
Hizkuntz ikastaroen diseinua eta antolamendua
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abenduak 30
- Bisitak: 1138
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lan honek, "ikaslearengan ardaztutako curriculum"ean, erreferentzi puntu nagusia ikasleen behar eta interesetan jarriz ikaskuntzarako materiala taldean prestatzeko eginbide single bat proposatzen du. Ikasleen beharrak, ikasleen nolakoak eskatzen dituen ariketak eta irakaslearen ikuspegia, honek ezagutzen baitu ongien egoera, ikastaro malgu eta etengabe hobe daitekeen batean integratzea da kuestioa.
- Atala:
- Egilea:
- Moody, Bryn
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 30
ELT1-rako ikaskuntz helburuak zehazten
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko apirilak 9
- Bisitak: 1144
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honek ikaskuntz helburuak zehazteko arloan egin diren aurrerapenetan sartu nahi du EFLkd irakaslea. Gai hau ia zeharo baztertua izan da azken urteotan, hizkuntzaren eskurapenari buruzko teoria berriak eta komunikazioaren garrantzia nagusituz joan diren bitartean. lrakasle askok, ordea, planteamendu berriak onartu arren, halere garbi zehazturiko markoaren beharra sentitzen du bere irakaslana antolatzeko, bai epe luzera bai epe laburrera.
Artikulu hau arretaz aztertu ondoren, gai izan beharko zenuke (a) asmoen finkapenaren eta helburuen finkapenaren artean bereizteko, (b) helburuak idazteak ikaslearen ikuspegitik dituen abantailez hitz egiteko eta (e) hizkuntz trebetasun, funtzio eta nozio ezberdinetarako ikaskuntz helburuen finkapen osoak eta laburtuak idazteko. Aukera izanez gero, honelako finkapenak erabiltzea hauta dezakezu konbentzionalagoak diren irakaslearen asmoez gainera.
- Atala:
- Egilea:
- Hamed el Nil el Fadil
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 25







