Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Nortasunaren eragina H2ren irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 849
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntz irakasle moduan esaten badut “ikasleari tenperatura afektibo eta emozionala hartu behar zaiola eskolako hiru alditan: hasieran, indarrak neurtzeko. Eskolan zehar, planteatutako jardueraren egokitasuna ikusteko. Eta bukaeran, haren asebetetze-maila neurtzeko”, baten batek pentsatuko du gaia ez dela hizkuntz irakaskuntza, medikuntza baizik. Bakarren batek, ordea, berehala igarriko dio artikuluaren mamiari: nortasunaren eragina hizkuntz irakaskuntza-ikaskuntzan. Eta, agian, askok eta askok pentsatuko dute: “horra hor non datorren beste asmazio berri bat irakasleon lana katramilatzera”. Nortasunaren ezaugarriak batzuentzat pisuzko aldagai psikosozialak dira. Beste batzuentzat, berriz, eremu lausoa baizik ez dira, eta, ikerketa frankoren premian daude oraindik ere aintzat hartzeko.
- Atala:
- Egilea:
- González, Bakarne
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 53
lkasteari buruzko jabetze- prozesua eta irakaslearen prestakuntza: egunkarien erabilera
- Didakteka
- Sortua: 1994(e)ko abuztuak 4
- Bisitak: 1167
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honek bigarren hizkuntza ikastean izandako esperientziaren berri ematen du. lngeleseko irakasleak dira egileak eta euskara eta alemaniera ikasteko prozesua deskribatzen dute. Esperientzia hauek kurtsoan zehar idatzitako oharretan islatzen dira, egunkariak irakasprozesuari zein norberaren estrategiei buruz gogoeta egiteko tresnak izan direlarik. Ikerketa-mota honetako ezaugarriekin batera metodología azaltzen da, egileek aipatutako hizkuntzak ikasterakoan idatzitako hainbat ohar emanez. Emaitzen arabera, bigarren hizkuntzak bereganatze- prozesuan motibazioa eta faktore afektiboek duten garrantzia azpimarratu ondoren, aldagai hauen eragina baloratzen dute. Era berean, ikasleen ikaskuntzarako eta irakasleen prestakuntzarako egunkariak erabiltzearen abantailak eztabaidatzen dira.
- Atala:
- Egileak:
- Cenoz, Jasone
- Lindsay, Diana
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 34
Helduaren motibazioak bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko abenduak 6
- Bisitak: 1142
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ezinbesteko indarra du bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan , beste edozer ikasterakoan legez , motibazioak. Horren baitan baitago ikasleak Jan horri ekitea ala ez ekitea, horretan saio luzeago edo motzagoak egitea eta izango duen iraupena. Krashen-en ustez (1981) hizkuntz egokimenak eta jarrerak (faktore afektiboek) zerikusi handia dute noski bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan; baina ez dute beren artean loturarik. Hau da, adimena eta hizkuntz egokimena ez dabiltza jarrera eta motibazioarekin batera.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 12


