Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Elkarrekintza hizkuntzen ikas-irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 2016(e)ko azaroak 29
- Bisitak: 2371
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Behin baino gehiagotan mahairatu izan da ea zergatik egiten duen HEOCak bide induktiboaren aldeko apustu: “Ikaslearen interes eta behar komunikatiboetatik abiatuz, ikaslea, batez ere, bide induktibotik jardutera bideratuko da [70.or]” (HEOC, 2015). Azalpen zehatza bezain argigarria eskaintzen du Olga ESTEVEk bideo honetan. Vigotskyren teorian oinarrituta, saiatzen da galdera honi erantzuten: hizkuntzen ikas-irakaskuntzan, zein metodologia litzateke transferigarria hizkuntza guztietara?
- Atala:
- Egileak:
- Esteve, Olga
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Edukiak:
- Autonomia
- Elkarrekintza
Ekintza komunikatiborantz (eta II)
- Didakteka
- Sortua: 2009(e)ko azaroak 6
- Bisitak: 815
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntza da gizakiok komunikaziorako dugun tresnarik behinena. Hizkuntzaren bidez pentsamenduak eta ideiak sortu, egituratu eta elkarrekin partekatzen ditugu. Baina, komunikazio-prozesu hori ez da vacuum batean gertatzen. Badira hainbat eragile tartean: nork igortzen du mezua?, nori edo norentzat?, zein ingurunetan?, zein da igorlearen xedea mezua bidaltzean?, zein testu-genero erabiliko du?
Artikulugileak galdera horiek jorratuko ditu hemen, eta osoki azaltzen da eragile horiek irakaskuntzan haintzat hartzearen aldeko. Artikulu hau aldizkari honen 70 alean egileak berak argitara emandako “Ekintza komunikatiborantz (I) lanaren segida
- Atala:
- Egilea:
- Urriz Goikoetxea, Joseba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 72
Podcasting, audio-fitxategiak Interneten editatzeko teknika: funtzionalitatea eta erabilera didaktikoak
- Didakteka
- Sortua: 2009(e)ko maiatzak 6
- Bisitak: 1904
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honen bidez podcasting-aren mundura hurbildu nahi dugu. Telefonoak, PDAk, mp3 edo mp4ko irakurgailuak poltsikoan daramatzagula irteten gara gaur egun kalera. Abiadura itzelaz eskuetaratzen zaizkigu aurrerapen teknologikoak. Gizarteak aurrera egin eta guztiz nabariak dira irakaskuntzan ere aurrerapen horien isla. Ez dugu ulertzen gizarteari lotzen ez zaion irakaskuntza-paradigmarik, harekin bat ez datorrenik.
Teknologia berrien trena abian da, gustatu ala ez. Pena litzateke geltokian gelditzea. Artikulu honetan Podcasting zer den, eta hizkuntzak irakasteko eta lantzekoan zertarako eta nola erabil daitekeen azaltzen ahaleginduko gara, oraingoa bezalako beste artikulu bat zuekin egin dugun moduan jardunez eta horiei segida emanez, gure helburua gutxieneko trebetasuna eskuratzea baita, askorentzat hain arrotza den gai honetan.
- Atala:
- Egileak:
- Guillén, Natxo
- Aizpitarte, Agurne
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 70
Ikaskuntza konbinatua: irakasleen prestakuntza eta lehenengo urratsak euskaltegietan
- Didakteka
- Sortua: 2009(e)ko maiatzak 6
- Bisitak: 1045
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gero eta menta handiagokoa da “Ikaskuntza konbinatua” edo “Blended learning” ikasteko sistema. Ikaskuntza konbinatuak, nagusiki, aurrez aurreko saioak eta online teknologia elkarrekin biltzen ditu bere baitara. Baina, ikaskuntza konbinatua irakasteko bide desberdinen metaketa soila baino haragokoa da. Zer irakatsi, nola irakatsi, zer zeren bidez, nola uztartu elkarrekin irakasgaiaren atalak, zein diren irakaslearen eta ikaslearen egitekoak, harremanen nolakoa… Alderdi asko daude honetan guztian arretaz begiratu eta tentuz aztertzekoak. Artikulu honetan, “Ikaskuntza konbinatua” bitarteko dela burututako hainbat ikastaldiri egingo die so artikulugileak eta horien nondik norakoen berri ondorengo lerroetan emango ditu.
- Atala:
- Egilea:
- Lasheras, María José
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 70
Ekintza komunikatiborantz (I)
- Didakteka
- Sortua: 2009(e)ko maiatzak 6
- Bisitak: 847
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Idazteko makina sortu zenean ez zen bazter geratu eskuz idaztea. Zinea sortu zenean ez zen bazter geratu argazkigintza. Telebista sortu zenean ere zinea ez zen zokoratu. Eta, Internet sortutakoan, egokitzapenak egokitzapen, bizi bizirik iraun zuten aurreko horiek. Bereganatu ere egin zituen Internetek lehengo horien hainbat eta hainbat alderdi. Halatsu gertatu da hizkuntzen irakaskuntzan. Metodo berri batek ez du bere osoan, bederen, aurrekoa deuseztatzen. Aitzitik, hainbat alderdi bereganatuta, gorde, eraldatu edota beren horretan iraunarazi ere egiten ditu aurrekoen ezaugarri asko. Artikulugileak gainbegirada zolia egiten die metodoei eta haien ibilbideei, horien ezaugarriak aztertuz eta alderatuz. Lanaren bigarren partean, berriz, hurrengo alean, bete-betean ekingo dio ekintza komunikatiboari horren ezaugarriak sakonetik aztertuz.
- Atala:
- Egilea:
- Urriz Goikoetxea, Joseba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 70
C-testa mailaketa-proba gisa aztertuz
- Didakteka
- Sortua: 2009(e)ko maiatzak 6
- Bisitak: 1488
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Jorratuak ditugu Cloze-testaren eta C-testaren gaineko hainbat alderdi aldizkari honetan bertan (Perales, 2006, 2007). Oraingo lan hau, berriz, paratu dugu “C-testei gertuagotik begiratuz” izenburu duenaren segida gisa.
Artikulu hartan aztertutako alderdi teorikoak abiapuntu harturik, C-testak gure ingurunean zenbateraino den aplikagarri eta baliagarri begiratzen hasi nahi dugu. Lana bi zatitan dago banatua. Lehenengoan, aipatu artikuluan azaldutako hainbat kontzeptu teoriko ekarriko ditugu berriz gogora eta horiei erantsiko, gaurkotze aldera, beste bat zuk merezi dutelakoan.
Bigarren zatian, berriz, C-test bat prestatu, euskara-hiztunez osaturiko bi lagini eta euskara-ikasle helduez osaturiko hirugarren lagin bati ere erantzunarazita emaitzen azterketa azalduko dugu. Hirugarren laginean Donostiako hainbat euskaltegitako 83 euskara-ikaslek hartu dute parte. Zeregin horretan, Amarako AEK, Hitzez, Ilazki, Legazpi 6, Urumea eta Urrats euskaltegiak izan ditugu lankide.
Aurreko berrikusketa teorikoetan idatzi bezala, C-testari ikusten zaizkion egitekoetako bat da ikaslegaia ikas-prozesuaren zein urratsetan dagoen zehaztea. Hori horrela, probaren alderdi horri begiratuko diogu azterlan honetan.
- Atala:
- Egileak:
- Perales, Josu
- Arauzo, Amaia
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Ebaluazioa
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 70
Euskara ikasteko metodoen bilakaera: 1956-1986
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 728
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lan honen bidez 1956tik 1986ra bitartean hogeita hamar urtez helduen euskararen irakaskuntzan erabilitako metodoen bilakaera aztertzen da. Bilakaeraren ikerketa honetan, metodo berrietan, Europatik izandako eraginak eta metodoen arteko elkarren eragina ere jorratu izan dira batez ere. Hori guztia ezin uler zitekeen urte horietan Euskal Herrian izandako egoera sozial eta politikoa kontuan hartu barik. Izan ere, urte horietan sortutako kontzientziazio-prozesu baten bidez 70eko hamarkadaz geroztik, inoiz ez bezala, heldu askok euskara ikasteari edota alfabetatzeari ekin zioten, eta, egoera berri horrek azalduko lituzke, besteak beste, metodo zaharrei egindako kritikak, metodo berrien ekoizpena eta, oro har, metodo guztien gabeziak. Lan honek 2003an EHUn irakurritako doktore-tesian du oinarri: “30 urte euskal kulturan (1956-1986): Euskalduntzea eta Alfabetatzea”.
- Atala:
- Egilea:
- Larrea, Kepa
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 53
H70 - Investigación en el aula de L2: esquemas de observación, análisis del discurso y dimensiones de la interacción
- Didakteka
- Sortua: 2001(e)ko maiatzak 19
- Bisitak: 1448
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Craig Chaudronek (gaztelaniaz) hitzaldi bat eman zuen 2001ean HABEk EHUrekin batera antolatutako Jardunaldien barruan, "Investigación en el aula de L2: esquemas de observación, análisis del discurso y dimensiones de la interacción" izenburupean.
Hauxe izan zen jardunaldi horien gaia Miramar jauregian: Investigación en el aula de L2 en contexto formales de aprendizaje: resultados y apicaciones para la práctica docente. Eta hauexek izan ziren helburu nagusiak:
Hizkuntz ikasgeletan eginiko ikerketen emaitzarik behinenak aurkeztea.
AOI markoa lagun, ikas-irakaskuntzako zuinak agerian uztea.
Irakasleei laguntzea nork bere jarduna ikertzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Chaudron, Craig
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- HABE & EHU Udako ikastaroak
- Jakintza-arloa:
- Didaktika







