Didakteka
C-testa mailaketa-proba gisa aztertuz
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 70

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 70
- Bisitak: 768
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Jorratuak ditugu Cloze-testaren eta C-testaren gaineko hainbat alderdi aldizkari honetan bertan (Perales, 2006, 2007). Oraingo lan hau, berriz, paratu dugu “C-testei gertuagotik begiratuz” izenburu duenaren segida gisa.
Artikulu hartan aztertutako alderdi teorikoak abiapuntu harturik, C-testak gure ingurunean zenbateraino den aplikagarri eta baliagarri begiratzen hasi nahi dugu. Lana bi zatitan dago banatua. Lehenengoan, aipatu artikuluan azaldutako hainbat kontzeptu teoriko ekarriko ditugu berriz gogora eta horiei erantsiko, gaurkotze aldera, beste bat zuk merezi dutelakoan.
Bigarren zatian, berriz, C-test bat prestatu, euskara-hiztunez osaturiko bi lagini eta euskara-ikasle helduez osaturiko hirugarren lagin bati ere erantzunarazita emaitzen azterketa azalduko dugu. Hirugarren laginean Donostiako hainbat euskaltegitako 83 euskara-ikaslek hartu dute parte. Zeregin horretan, Amarako AEK, Hitzez, Ilazki, Legazpi 6, Urumea eta Urrats euskaltegiak izan ditugu lankide.
Aurreko berrikusketa teorikoetan idatzi bezala, C-testari ikusten zaizkion egitekoetako bat da ikaslegaia ikas-prozesuaren zein urratsetan dagoen zehaztea. Hori horrela, probaren alderdi horri begiratuko diogu azterlan honetan.