Prácticas discursivas situadas: prácticas comunicativas genuinas

Argitaratua: asteartea, 2019(e)ko urriaren 8(e)an, 11:36(e)tan
practicas discursivas

Artikulu honetan, testuaren funtzioaz dihardu Ernesto Martinek bi ikuspegi ezberdinetatik: testua izatea oinarrizko unitate linguistikoa eta, ikaslearen zein irakaslearen aldetik, lanerako oinarri. Izan ere, hizkuntza, komunikazio linguistikoa eta ikaskuntza oinarri duten zientzien ekarpen berriek  eragin zuzena izan dute hizkuntzen irakaskuntza egituratzeko orduan.  Horrela, ardatz nagusietako bat testua oinarrizko unitate linguistikotzat hartzea izan da, eta, horrenbestez, lan unitate bilakatzea.

Hizkuntzen irakaskuntzaren helburua ikasleak hizkuntzen erabilera gaitzea bada, trebatzea, honako galderoi erantzutea eskatuko du:

  • zer den hizkuntza bat emankortasunez erabiltzea, eta
  • nola irudikatzen den hizkuntza baten ikasprozesua.

Bai EEMBan, bai HEOCean, gaitasun komunikatiboa da curriculumaren helburua eta testua  hizkuntzaren erabileraren oinarrizko unitatea. Bilakaera horretan, bi ezaugarri nagusi hartu behar dira kontuan: diskurtso-mota jakin batekoa dela testua, diskurtso-praktika jakin bati dagokiona, eta  jarduera-praktiko horren kokapena, testuingurua.

 


Erreferentzia bibliografikoa:
Martín Perís, E. (2018). Prácticas discursivas situadas. prácticas comunicativas genuinas In Textos de didáctica de la lengua y la literaturaISSN 1133-9829, Nº 81, 2018, 7-13 or.

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

Ernesto Martín Peris

Diskurtso-praktika kokatuak: benetako komunikazio-praktikak

Lengoaiaren, komunikazio linguistikoaren eta ikaskuntzaren zientziek ekarpen berriak egin dituzte, eta hizkuntzen irakaskuntza antolatzeko moduan ere izan dute eragina. Ondorioz, ikasgelan, testua da oinarrizko eta laneko unitate linguistikoa; horixe da antolamendu berri horren ardatz nagusietako bat.