2. La evolución de los métodos de enseñanza de lenguas

Argitaratua: Wednesday, 22 February 2017, 3:03 PM
Gabriek Diaz Maggioli

Competencia metodológica para la enseñanza y el aprendizaje ikastaroa. Miramar 2016

Hizkuntzen ikas-irakaskuntzan izan diren metodoen ibilbide historikoa azaldu ondoren, ikuspegiak eta metodoak sailkatzeko Kumaradivelu-k egindako proposamena aurkezten du Diaz Maggioli-k bideo honetan, hiru multzo nagusitan sailkatuta:

Hizkuntza lehenesten duten metodoak

Hizkuntza-baliabideak menderatzea da metodo hauen helburua. Item jakinak hautatzen dira, sekuentziatu eta aurkeztu ondoren, praktikara eramateko aukerak eskaintzen zaizkio ikasleari. Horrela, item gramatikal isolatuak ikasiz eta edukiak metatuz iritsiko da ikaslea hizkuntza bere osotasunean ikastera. Horrenbestez, bideratua da garapen linguistikoa, eta hizkuntzak azaleratzen dituen erregulartasunetan jarriko da arreta.

Ikaslea lehenesten duten metodoak

Ikasleen beharrak eta motibazioak jartzen dira abiaburuan; betiere, ikasle horiek H2a zein testuingurutan erabiliko duten kontuan hartuta. Lexikoa, hizkuntza-egiturak eta komunikazio-funtzioak hautatzen eta sekuentziatzen dira, ikasgelatik kanpo aurreikusitako testuinguruetan erabiliko direnak. Horretarako, esanahian ardaztutako jarduerak bideratzen dira, eta onartzen da komunikazioan garatzen diren funtzioek eramango dutela ikaslea hizkuntza bere osotasunean menderatzera. Aurreko multzoko metodoetan bezala, nahiz eta garapen linguistikoa bideratua izan, hauetan azken helburua da komunikazio-jariotasuna eta zuzentasuna lortzea.

Ikaskuntza lehenesten duten metodoak

H2aren ikaskuntzak eragiten dituen prozesu kognitiboetan ardazten dira metodo hauek, eta saiatzen dira ikasleari komunikazio-jarduera irekiak eta esanahidunak eskaintzen. Arazoetan oinarritutako prozesutzat hartzen da hizkuntzaren ikaskuntza, eta balioesten da tarteko hizkuntza erabiltzen egiten diren saiakerak. Aurreko bi multzoetan ez bezala, ustekabekoa da garapen linguistikoa eta ez bideratua, ziklikoa eta ez lineala, eta hainbat puntutatik bidera daitekeena eta ez bakar batetik. 

HABE liburutegian