Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) arautzeko asmoz, duela gutxi argitaratu ditu laburtzapenei (laburdurak eta siglak) eta sinboloei dagozkien arauak, baita letra-estiloei dagokiena ere.
Ingurune digitala hain garrantzitsua den garai hauetan, oraindik ere kosta egiten da gure eguneroko edukiak irisgarriak izatea; dokumentu eta agiriak, sare sozialak, webguneak… Asmoz Fundazioak antolatutako "Edukien irisgarritasuna ingurune digitaletan" ikastaroan zenbait erakunderen webguneak aztertu ditugu eta ondorioa izan da eskasa dela sare sozialetako plataforma askoren irisgarritasun-maila.
Juan Garziak hitzaldi bat eman zuen 2010ean HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "Hizkuntza nolakoa, joskera halakoa" izenburupean.
Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
HABE liburutegiaren webguneari buruzko web-mintegian izena emateko epea martxoaren 8 arte egongo da zabalik, helduen euskalduntzean ari diren irakasleei nahiz arduradun akademikoei zuzenduta.
Oharra:
2024ko udako prestakuntza-ikastaroetan izena emateko epea apirilaren 8tik apirilaren 30era egon da zabalik; EHUko Udako Ikastaroetako H42-24 ikastaroan izena emateko epea, berriz, zabalik dago uztailaren 10a arte edo plazak bete arte.
Gauza jakina da azken hamarkadetan ikerketa gutxi egin direla AH/H2aren irakaskuntzaren esparruko ikaskuntzaren nahasmenduen eta Hezkuntza Premia Berezien arloan. Era berean, argi dago oso beharrezkoa dela ikastetxeetan eta erakundeetan gaiari buruzko prestakuntza espezializatua jasotzea.
Beraz, kontuan hartuta gaiari buruzko ikerketa urria, desgaitasun ugari daudela eta gai honetan sektoreak dituen beharrak, honako hauek dira prestakuntza honen helburuak: ekarpen teorikoetatik haratago, batetik, ikasle hauei AH/H2a irakastea zertan datzan argitzea eta, bestetik, ikuspegi inklusibo eta berritzaile batetik, irakasleei eskaintzea ezaugarri horiek dituzten ikasleekin erabili beharreko hezkuntza-joera berriak, tresnak eta estrategiak, betiere komunikazioan eta lankidetzan oinarrituta.
Nola planifikatu jarduerak ikasgelan maila bat baino gehiago ditugunean? Nola erantzun ikasleen behar, erritmo eta maila ezberdinei? Nola diseinatu maila ezberdinetarako jarduerak, ikasle guztiek ikasi eta ahalik eta etekin handiena atera dezaten? Nola proposatu aldamiatze-teknika koherentea? Eta nola egin ikasle bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua? Ikastaro honetan, ikuspegi praktiko eta aktibo batetik abiatuta, galdera horiei erantzungo zaie.
Bitartekotza-jarduerak egiaztatze-azterketetan txertatu izanak irakasleek ikasgelan komunikazio-modu hori landu beharra ekarri du. C2 mailak baditu bitartekotzaren praktikarako lagungarri gerta daitezkeen berariazko ezaugarri batzuk, baina, beste alde batetik, erronka batzuk ere sortzen dira.
Ikastaroan zenbait alderdi teoriko jorratuko badira ere, guztiz praktikoa eta bereziki C2 mailara egokitua izango da. HABEren C2 mailako egiaztatze-probaren bitartekotza-ariketak ez ezik, beste bitartekotza-jarduera batzuk ere landuko dira.