Irakasbil
Didakteka
Hizkuntzaz
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
1236 - Así aprendes más porque así enseño mejor: curso práctico de metodología aplicada a la enseñanza de segundas lenguas / Nola irakatsi modu eraginkorrean? Hizkuntzen irakaskuntzari aplikatutako metodologiari buruzko ikastaro praktikoa
- Didakteka
- Created: 8 April 2024
- Visits: 1929
- Comments: 0
- Favorites: 0
Ikastaro hau guztiz praktikoa izango da. Bertan, labur berrikusiko dira hizkuntzaren irakaskuntzan baliatutako metodo eta ikuspegi nagusiak, horien alderdi baliagarrienak gaur egungo ikasgelan, eta, ondoren, ikuspegi komunikatiboen prozedura-gakoetan sakonduko da. Horrela, bigarren hizkuntzen ikasgelako edukiak eta komunikazio-jarduerak modu eraginkorragoan irakasteko aplikazio praktikoak, baliabideak eta estrategiak landuko dira.
Ikasgelara eraman beharreko testuek nolakoak izan behar duten azalduko du irakasleak, baita nola irakatsi curriculumaren edukiak ere. Era berean, jarduera bideratuenetatik libreenetara eta parte-hartzaileenetara sekuentziatutako praktika-prozesuak nola garatu ere aztertuko da.
Ikastaro honen helburua oinarri teoriko-metodologikoak, baliabideak, prozedurak eta tresnak eskaintzea izango da, bertaratutakoek irakasteko dituzten moduak zabal ditzaten, ikaslea inplikatu eta ikasgelan parte hartzera bultzatuko duten ikuspegi aktiboak aplikatuz.
Orientabide horiek guztiak jarduera eta sekuentzia didaktikoetan gauzatuko dira, ikasleak euskaraz modu eraginkorrean komunikatzeko gai izan daitezen.
1235 - Ahoskera eta Prosodia lantzeko proposamen didaktikoa
- Didakteka
- Created: 19 February 2024
- Visits: 2023
- Comments: 0
- Favorites: 0
Oinarrizko kontzeptuak aztertu eta adosturik, ahoskera eta prosodia Euskaltegietako Curriculum Proiektuetan (ECP) agerrarazi eta eguneroko ataza eta jardueretan landu eta ebaluatzeko proposamena egingo da.
H234 - La personalidad social y emocional del docente: Música, emoción y lenguaje
- Bideoteka
- Created: 31 January 2024
- Visits: 1317
- Comments: 0
- Favorites: 0
Rafael Bisquerra Alzinak (gaztelaniaz) hitzaldi bat eman zuen 2008an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "La personalidad social y emocional del docente: Música, emoción y lenguaje" izenburupean.
"El profesor de lenguas/ I: personalidad y docencia" ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk, Donostiako XXVII. Udako Ikastaroen barruan.
H132 - Hablar como tarea cognitiva compleja. El lugar de la gramática en el conocimiento lingüístico
- Bideoteka
- Created: 19 December 2023
- Visits: 1213
- Comments: 0
- Favorites: 0
H81 - Okerraren aker adarra
- Bideoteka
- Created: 13 December 2023
- Visits: 1180
- Comments: 0
- Favorites: 0
Karlos del Olmok hitzaldi bat eman zuen 2001ean HABEk UEUrekin batera antolatutako Helduen euskalduntzearen IV.jardunaldien barruan, "Okerraren aker adarra" izenburupean.
Jardunaldien izenburu nagusia da "Metodologia euskara 2H gisa irakatsi eta ikasteko prozesuetan". Gai teorikoak nahiz praktikoak jorratu ziren bertan.
Wikipedia erabiltzearen onurak ikas-irakas prozesuan
- Didakteka
- Created: 15 December 2023
- Visits: 1607
- Comments: 1
- Favorites: 1
"Ikasleak Wikipedian editore izatearen onurak ikasketa prozesuan" artikulua EHUren IKASTORRATZA aldizkari didaktikoaren 31. zenbakian dugu. Iparrorratz ere izan daiteke landu beharreko hizkuntza-gaitasunak garatzeko, besteak beste, idatzizko komunikazioa.
1226 - ¿Cómo diseñar y poner en práctica un proyecto motivador? ALBP / Nola diseinatu eta praktikan jarri proiektu motibatzaile bat? POHI (bideo-laburpena)
- Didakteka
- Created: 20 November 2023
- Visits: 1467
- Comments: 0
- Favorites: 0
"¿Cómo diseñar y poner en práctica un proyecto motivador? ALBP / Nola diseinatu eta praktikan jarri proiektu motibatzaile bat? POHI" ikastaroa eman zuen Carolina Castrok 2023ko irailaren 18an, 19an eta 20an aurrez aurre eta online urriaren 20an eta 27an, eta azaroaren 3an, 10ean eta 17an.
Ahoskeraren lanketa didaktikoa (bideo-laburpena)
- Didakteka
- Created: 23 September 2023
- Visits: 1812
- Comments: 1
- Favorites: 1
2023/2024 ikasturtea akademikoaren hasiera-ekitaldiko "Ahoskeraren lanketa didaktikoa" izeneko hitzaldian, zenbait hitz eta letra baliatuz atzekoz aurrerako hurrenkera alfabetikoan paisaia bera leiho desberdinetatik ikusteko saioa eskaini zigun Lourdes Oñederra fonologia-ikerlariak. Hemen ikus dezakezu hitzaldiaren zati esanguratsu bat.







