Irakasbil
Didakteka
Hizkuntzaz
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Euskaltzaindiaren mendeurreneko ekitaldietako bideoak
- Didakteka
- Created: 20 February 2019
- Visits: 1499
- Comments: 1
- Favorites: 1
Mendeurrena ari da ospatzen Euskaltzaindia. Egitarau oparoa prestatu dute horretarako: ekitaldi instituzionalak eta artistiko-kulturalak, argitalpenak, jardunaldi akademikoak... Azken hauek streaming bidez ikusentzuteko aukera egoteaz gain, erakundeak YouTube esparruan duen kanalean jasotzen dira gerora.
Dirulaguntza ala diru-laguntza?
- Didakteka
- Created: 25 January 2019
- Visits: 2987
- Comments: 0
- Favorites: 1
Euskaltzaindiak Hiztegiaren 858 sarrera eta azpisarrera arautu berri ditu; horietako bostetan buruaren forma aldatu du. "Dirulaguntza" da bat; lehen diru-laguntza gisa ageri zena orain lotuta, hitz ihartu moduan, ematea erabaki du Euskaltzaindiak, Administrazioko erabilera kontuan hartuz.
OSOaren beste erdia
- Didakteka
- Created: 9 January 2019
- Visits: 1408
- Comments: 0
- Favorites: 0
Bi adiera ditu "oso"-k adjektiboa denean. Erabilerari dagokionez, berriz, baditu zenbati murriztapen.
Idazkuntzaren hasi-masiak (2.1): KOHERENTZIA Bilbo
- Prestakuntza-jarduerak
- Created: 4 December 2018
- Visits: 2065
- Comments: 0
- Favorites: 0
Koherentzia aspaldiko kezka da euskararen erabiltzaile guztiontzat. Ikastaro honetan, koherentzia esaldi pilaketa hutsa baino askoz gehiago dela ikusiko dugu, eta haren inguruko korapiloak askatu eta testu ulergarriagoak idazten trebatuko gara.
Idazkuntzaren hasi-masiak (1.3): Argitasuna -Donostia
- Prestakuntza-jarduerak
- Created: 7 June 2018
- Visits: 1563
- Comments: 0
- Favorites: 0
Argitasuna aspaldiko kezka da euskararen erabiltzaile guztiontzat. Ikastaro honetan, prosamoldea iluntzen duten auziak aztertuko ditugu, azaletik bada ere, eta trebezia eskuratuko korapilo horiek askatu eta testu ulergarriagoak idazteko.
Oso erreza da oso
- Didakteka
- Created: 22 November 2018
- Visits: 2555
- Comments: 0
- Favorites: 0
"Oso" maila-adberbioaren kokapenari buruz zalantzak egon ohi dira. Ez da, ordea, oso kontu zaila, izan ere, Euskaltzaindiaren Hiztegira jo(tzea) besterik ez dago zalantzak uxatzeko
Ponpatuz, lehertu arte
- Didakteka
- Created: 31 October 2018
- Visits: 1540
- Comments: 0
- Favorites: 0
'Bonba' hitza azaltzen da Euskaltzaindiaren Hiztegian. Ez da zaila asmatzea esanahia (duen bakarra) sustraikideak ezagutzen ditugulako auzo hizkuntzetan; beraz, esanahia lehergailua da (alde batera utziko dut esne-gainezko bonba delakoa, gozozaleen gutizia). Handik aurrera, bonbak ez luke bestelako esanahirik euskaraz. Hortaz, gaztelaniazko beste bomba batzuk euskaraz 'ponpa' dira. Eta zer da punpa, orduan?
Proba ez da ebidentzia
- Didakteka
- Created: 18 October 2018
- Visits: 1542
- Comments: 0
- Favorites: 0
Froga eta proba, jatorri bereko hitzak izanik ere, bereizi egin ditu azkenik Euskaltzaindiaren hiztegiak. Alde semantiko nagusia honako hau da: “Demostrazio, demostratzeko balio duena da froga; proba, berriz, saio da”.







