Euskara-irakaslearen eskuliburua

Argitaratua: Monday, 24 April 1989, 12:00 PM
Gure iturrietatik

HABEK argitaratu berria du Euskara-irakaslearen eskuliburuaEuskara-irakaslegaiei eta irakasten hasi berri direnei oinarrizko gida eskaintzea du helburu. Hutsune nabaria zegoen irakasleen prestakuntzaren inguruan. Izan ere, euskaraz glotodidaktika-liburu eta artikulu ugari idatzi bada ere, hizkuntz irakaskuntzaz ikuspegi zabala eta orokorra ematen duen oinarrizko libururik ez zegoen.

Hamar atalek osatzen dute liburua, bakoitzak gai bat lantzen duelarik. Hona hemen labur-labur hamar ataletako edukia:

1. Hizkuntza berriak helduei irakasteko metodo zenbait.

2. Ikaslearen beharrak, syllabusa eta programazioa.

3. Marko metodologiko orokor baten definizioa.

4. Klaseko hiru etapa nagusiak: aurkezpena, praktika kontrolatua eta Jan sortzailea.

5. Mintzamena lantzen.

6. Entzumena lantzen.

7. lrakurmena lantzen.

8. Idazmena lantzen.

9. Ikus-entzunezko baliabideak hizkuntz irakaskuntzan.

10. Ebaluazioa.

Besterik ez. Bukatzeko esan, printzipio teoriko sendoetan oinarritutako liburu praktikoa dugula eskuartean. Euskararen irakaskuntzan abiapuntutzat har daitekeen marko orokorra eta hainbat teknika, ariketa eta ekintza praktikoak antolatzeko irizpideak eta orientabideak aurkituko ditu irakasleak edo irakaslegaiak bertan. Beraz, liburua guztiz gomendagarria da gai hau landu eta sakondu nahi duenarentzat.

HABE Liburutegiko katalogoan

Beste eduki interesgarriak

Irakaslearen eskuliburua

Euskara-irakaslearen eskuliburua

Hamar atal ditu liburuak: edukiz zabalak bi lehengoak (Hizkuntza berriak helduei irakasteko metodo zenbait eta Irakaslearen beharrak, syllabusa eta programazioa); irakaskuntzatik gertuago bi hurrengoak (Marko metodologiko orokor baten definizioa eta klaseko hiru etapa nagusiak); oso praktikoak hurrengo lauak, trebetasunak lantzeari eskainiak; ikusentzunezkoei buruzkoa bederatzigarrena eta ebaluazioa jorratzen duena azkenekoa.