e-Hizpide 98

Argitaratua: Thursday, 1 July 2021, 2:20 PM
Vicenta Gonzalez Argüello

Bigarren hizkuntzen klaseetako plangintza: hiru aldiko narratiba

  • Argitalpenak
  • Sortua: 6 October 2021
  • Bisitak: 1572
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Gizartean, narratibak beti izan dira presente; batez ere, irakaskuntza-eremuan. Hauxe da gure proposamena: ikasleak narratiba horiek eraikitzeko lanetan inplikatzea, gehiago motiba daitezen ikasprozesuan. Horretarako, eskola-plangintzak diseinatzea izango da irakaslearen rola, narrazio-egitura argiak segi ditzaten, ezusteko norabide-aldaketa eta guzti, ikasleek erabakiak hartu eta hipotesiak prestatu behar izan ditzaten, emaitza posibleak aurkitzeko ikasgelan guztien artean lantzen ari diren istorioari. Eskola-plangintzak diseinatzeko ideiez aparte, joko batzuk ere aurkeztuko ditugu, ikasgelan erabili ohi direnak, nahiz eta ez diren sortu bigarren hizkuntzak irakasteko.

https://doi.org/10.54512/ZBDA9353

Eduardo de Ágreda

Antzerki-teknikak ikaskuntza-eragile gisa: rol-jokoa eta antzezpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 5 November 2021
  • Bisitak: 1365
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Antzerki-teknikak, oinarri-oinarrian ekintzak imitatzeko printzipioari lotuta daudenez, ikaskuntzaren parte izan dira aspalditik. Are gehiago; pentsa dezakegu «irakaskuntzaren alderdi teatrala» antzinatik egon dela presente, nahiz eta ez den aipatzen ikaskuntzari buruzko lehen iturri bibliografikoetan. Izan ere, irakaskuntzan imitazioa funtsezkoa dela jotzen da gizakiek elkarrengandik ikasten hasi zirenetik, eta, hartara, ez dela nabarmentzeko modukoa. Lerro hauen bidez, mota horretako baliabideei buruzko datu batzuk emango dira, lehen eta bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan noiz eta nola erabili diren argitzeko. Amaitzeko, teknika horietako bi garatuko dira (rol-jokoa eta antzezpena), bigarren hizkuntzako ikasleekin erabil daitezen; zenbait adibide emango dira, eta antzerki-teknikek zer onura dakartzaten eta hizkuntzen eskoletan teknika horiek aplikatzeko zer urrats eman behar diren azalduko da.

https://doi.org/10.54512/GYZV4354

Ruiz & Lopez & Torres

Ebaluazioa hizkuntzen eskoletan. Egiteke dagoen berrikuntza

  • Argitalpenak
  • Sortua: 19 November 2021
  • Bisitak: 1591
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Zalantzarik gabe, ebaluazioa da ikas-irakas prozesuetan eragin handiena duen alderdietako bat. Alabaina, eragin handia duen arren, batzuetan irakasle eta ikasleok ez dizkiogu ebaluazioari garrantzi nahikoa eta merezi dituen aukerak ematen. Hori horrela izan daiteke, beharbada, gure sinesmenekin, irakasteko dugun moduarekin, ikasteko dugun erarekin edo, are, gure hizkuntzaren eta komunikazioaren kontzepzioarekin bat datozen tresnak falta zaizkigulako. Edo, beharbada, ebaluazioan pentsatzen dugunean, arreta emaitzetan jartzen dugulako eta ez benetan garrantzitsua den horretan: prozesuan, garapenean; hau da, hazkuntzan eta hazten jarraitzeko motiba-zioan.

Gauzak horrela, artikulu honen helburua da guk sinesten dugun ebaluazioaren nondik norakoak azaltzea: ebaluazio humanizatua da, norbanakoaren faktoreak aintzat hartzen dituena eta berritzailea izateko asmoa duena. Beste era batera esanda, gai da testuinguru ezberdinetara eta sortzen diren beharretara egokitzeko. Halaber, ebalua-zio aktibo eta gogoetatsua da, pertsonala. Ebaluazio hori egitean, parte hartzen duten alderdi guztiek jartzen dituzte ezbaian ikas prozesuen baldintzak eta horiek optimizatzeko moduak, betiere ikasleak motibatu egingo dituen feedback edo atzeraeli-kadura begirunetsua eta askotarikoa erabiliz.

Azkenik, lankidetzako ebaluazioari helduko diogu; izan ere, gure ustez, ebaluazioa indartsuagoa da soziala bada. Hobeto ikasten dugu gizartean, eta, beraz, askoz hobeto ebaluatuko dugu ebaluazioaren alderdi soziala aintzat hartuta, horretarako, ber-dinen arteko babesa eta batera egindako gogoeta sustatuko duten dinamikak erabiliz.

https://doi.org/10.54512/PMWP3182

Ximena Miranda Olea

Helduen irakaskuntza eta lineako taldeen dinamika

  • Didakteka
  • Sortua: 14 December 2021
  • Bisitak: 1316
  • Iruzkinak: 1
  • Gogokoak: 1

Ikasgelan izaten den sozializazio-giroa: horixe izan daiteke, hain zuzen, pertsona bat helduaroan bigarren hizkuntza ikasteko erakarrita sentitzeko arrazoietariko bat. Horregatik, eskolak urrutiko bihurtzen direnean, parte-hartzaileen arteko elkarreraginerako espazio sozial horri eustea du erronka irakasleak. Horretarako, ezinbestekoa da irakasleen jardunbide egokietara jotzea giro egokia sortzeko, non elkarreragina sustatuko baita. Ikaskuntza-ingurune berri horietan talde osasuntsu eta eraginkorrak eratuz, giro sozial horri eutsi ahalko zaio klase hibridoetan. Hasteko, ikasle-mota horren eta azken aldian gertatu diren aldaketen alde orokor batzuk gogoratu behar dira. Ondoren, proposamen didaktiko batzuk zehaztuko dira.

https://doi.org/10.54512/JOGA7583

Marga Ibañez-3

Interakziozko feedback zuzentzailea hizkuntzen ikas-irakaskuntzan (I). Gaiaren aurrekariak, zergatik, noiz eta nola zuzendu

  • Argitalpenak
  • Sortua: 3 December 2021
  • Bisitak: 2229
  • Iruzkinak: 2
  • Gogokoak: 1

Interakziozko feedback zuzentzailearen eragingarritasuna irakasle gehienen kezka eta arrangura da; ez dira gutxi horri buruz egin diren ikerketak eta diren ikuspegi teorikoak. Oso zabalik dagoen ikerketa-esparrua da; izan ere, ikertzaile eta ikasleen esanetan atzeraelikadura hori emateko erak ez dirudi behar bezain sistematikoa eta koherentea denik. Hedrikson-ek (1978) planteatutako galderek gidatzen dituzte nazioarteko ikerketa gehienak; alegia, zer, nork, noiz, nola eta zergatik eman behar den feedbacka ahalik eta etekin handiena lortzeko. Lan honek ere bost galdera horietatik lau hartuko ditu ardatz eta lehen atal honetan, zergatik zuzendu behar den justifikatuko da; zer zuzendu behar den ere zehazten saiatuko da. Halaber, nola eman behar den aztertuko da. Bukatzeko, noiz zuzendu kezka orokorrari helduko zaio. Galdera horiek erantzunez ikerketa lan honek dituen helburu bietako bati helduko zaio. “Nork zuzendu” galdera lan honetatik kanpo utzi da, irakaslearen esku-hartzea hartu nahi izan delako gune; halere, kideen arteko zuzenketez egin diren ikerketa guztiek aipatzen dituzte berorren balioa eta eraginkortasuna. Lan honek, Barakaldoko Udal Euskaltegian egindako ikerketa baten alderdi teorikoa biltzen du.

https://doi.org/10.54512/APMZ7327



2021eko uztaila-abendua

https://doi.org/10.54512/ZGTA3532