Didakteka
2 artikulu interesgarri “Revista Complutense de Educación” aldizkariaren 2022ko 1. zenbakian
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 882
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Revista Complutense de Educación aldizkariaren azken zenbakian, 2022ko urtarrilekoan hain zuzen, arrazoi desberdinengatik geure esparrurako interesgarriak izan daitezkeen bi artikulu plazaratu dituzte. Izan ere, idazmenaz eta mintzamenaz bestelako alorretan egindako ikerketak izan dira horien oinarri. Aldizkariaren artikuluak, Creative Commons-Aitortu lizentziapean argitaratzen dira.
Lehen Hezkuntzako ikasleen idazmen-prozesuari buruzkoa da lehenengoa: ¿La planificación escrita determina la calidad textual en primaria? Análisis de borradores y producciones finales en una tarea de escritura colaborativa. Nafarroako Unibertsitate Publikokoak dira egileak: Mónica Aznarez-Mauleón, Isabel García-del-Real eta Maite López-Flamarique. Aipatutako mailako ikasleek binaka idatziz egindako testuen-planifikazioa izan dute aztergai. Egindako zirriborroak aztertzeaz gain, azken testuak errubrika batez ebaluatu dituzte ikertzaileok, jasotako ideia-kopurua ere zenbatuta.
Erreferentzia
- Aznárez-Mauleón, M., García-del-Real, I., & López-Flamarique, M. (2021). ¿La planificación escrita determina la calidad textual en primaria? Análisis de borradores y producciones finales en una tarea de escritura colaborativa. Revista Complutense de Educación, 33(1), 1-11. https://doi.org/10.5209/rced.70956
Ahozko komunikazioari buruzkoa da bigarrena; Aproximación al aprendizaje de la comunicación oral en la Educación Secundaria para Adultos. Un estudio da casos da izenburua eta Cádizko Unibertsitateko Francisco-Javier Godoy-Martín, berriz, artikulugilea. Haren iritziz, ahozko komunikazio-gaitasuna da egun enpresek eskatzen duten baldintzetako bat. Horregatik, Helduen Bigarren Hezkuntzako ikasleek ahozko jardun formal bati ekiteko dituzten arazo nagusiak zein diren identifikatzen saiatu da. Xede horri begira, kasu-azterketa bati ekin dio, ikerketarako informazio-iturri gisa behaketak eta elkarrizketak baliatuta; ekoizpen-prozesuei, faktore psikologikoei eta teknologiaren eraginari erreparatu die bereziki. Emaitzen arabera, honako hauek dira arazo nagusi horiek: informazioa landu eta antolatzeko era alde batetik; ikastaroan zehar ahozko jarduera gutxi izatea, bestetik.
Aipagarria da artikulu honetan Montserrat Vilàk Josep M. Castellá-rekin idatzitako liburu baten aipua dagoela: 10 ideas clave. Enseñar la competencia oral en clase. Aprender a hablar en público. Badago Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean (eta, beraz, HABE Liburutegian). Hortaz aparte, Tantak aldizkarian erreseina egin zuen Edu Zelaieta-Antak.
Erreferentzia bibliografikoak:
- Godoy-Martín, F. J. (2022). Aproximación al aprendizaje de la comunicación oral en la Educación Secundaria para Adultos. Un estudio de casos. Revista complutense de Educación, 33(1), 71-80. https://doi.org/10.5209/rced.73702
- Vilà-Santasusana, M. eta Castellà, J. M. (2014). 10 ideas clave. Enseñar la competencia oral en clase. Aprender a hablar en público. Editorial Graó.
- Zelaieta-Anta, E. (2016). Vilà Santasusana, M. eta Castellà, J.M. (2014). 10 Ideas clave. Enseñar la competencia oral en clase. Aprender a hablar en público. Bartzelona: Graó. Tantak: Euskal Herriko Unibertsitateko hezkuntza aldizkaria, 28(1), 121-122. https://ojs.ehu.eus/index.php/Tantak/article/view/16348/14534