Auto: izena, aurrizkia eta ohar terminologikoak

Published: Wednesday, 10 December 2025, 10:22 AM
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Area of knowledge:
  • Hizkuntza-arloa:
    • Linguistics
  • Author of the introduction:
    • Villoslada Fernández, Iñaki
Euskararen kutxa
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Area of knowledge:
  • Hizkuntza-arloa:
    • Linguistics
  • Author of the introduction:
    • Villoslada Fernández, Iñaki
  • Visits: 709
  • Comments: 0
  • Favorites: 0

Euskaraz sarritan erabiltzen dugun osagai bat da auto, bai izen arrunt gisa, bai hitz elkartuetako lehen osagai moduan. Bi erabilerek ñabardura interesgarriak dituzte, eta irakasgelan argi azaltzeko modukoak dira.


 1. Auto izen gisa

  • Adiera nagusia: automobil (beribil) = lau gurpileko ibilgailu motorduna
    • Euskaltzaindiak gomendatzen du kotxe ez erabiltzea.
  • Beste erabilera arrunt batzuk:
    • autoeskola, autobus, autobia, autokarabana, auto-ilara…
  • Adiera juridikoa (Euskaltzaindiaren hiztegiak ez du jasotzen, baina Elhuyar Hiztegian edota Euskaltermen, esaterako, bai): Espainiako sistema judizialean, autoa epaileen ebazpen-mota bat da.
    • Besteak beste, gai hauek erabakitzen ditu: errekurtsoak,  eskumenak, espetxeratzeak/aske uzteak...
2. Auto- aurrizkia

  • Funtzioa: bihurkaritasuna adierazten du (norberak bere buruari egiten dion ekintza/prozesua).
  • Maileguetanautoebaluazio, autodefentsa, autogobernu, autokritika…
  • Euskal hitzetanautoikaskuntza, autozuzenketa, autoestimu…
  • Oharrak: ez da beti derrigorrezkoa.
    • Adib.: autogorroto → askotan naturalagoa da “norberarenganako gorrotoa” adieraztea.
3. Auto vs Buru

 Osagaia      

              Adiera                  

    Adibidea

             Oharra

  auto-

 Bihurkaritasuna (norberari buruz) 

  autobabes, autoestimu

    Norberaren ekintza edo prozesua

  buru-

 Ez du bihurkaritasuna adierazten       

 buru-babesa= kaskoa   

    Ez da trukagarria auto-rekin


Gako praktikoak

  • Auto-ren bi funtzioak (izena + aurrizkia) lantzea bereziki lagungarria da C1-C2 mailetan.
  • Bihurkaritasunaren kontzeptua argitzeko, funtsezkoa da auto- eta buru- bereiztea.
  • Testuinguru juridikoan ari diren ikasleek eskertzen dute, adibidez, auto judizial terminoa ongi azaldua izatea.
Informazio osagarria


Other interesting content

HABEko logoa

Moto / motor

"Moto" eta "motor" hitzek euskaran duten erabilerak eta balio semantikoak hainbat esparrutan bereizten dira: "moto" nagusiki "motozikleta" edo "ziklomotor" adierazteko erabiltzen da, eta aurrizki gisa ere bai, motor bidez mugitzen diren gailuak izendatzeko. "Motor" ere "motor-zikleta" ere bada, baita makinak higiarazten dituen gailua ere, halaber, higidura eragiten duten ezaugarriak adierazten ditu adjektibo moduan. Eratorpenetan eta konposizioetan duten erabilera bereziak direla eta, bi formen arteko bereizketa eta funtzioak argitzea komeni da.