Irakasbil
Didakteka
Arazi (eta II)
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
- Bisitak: 2138
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aditz arazleen bidez adierazten da norbaitek zerbait egitera behartu duela norbait. Beraz, ez da gauza bera:
- Liburu horiek egoitzako egongelara eraman ditugu.
- Liburu horiek egoitzako egongelara eramanarazi ditugu.
Forma dela eta, kontuan hartzeko oharrak:
|
-a + arazi = arazi |
kantatu > kanta > kantarazi |
|
-e + arazi = earazi |
ahalbidetu > ahalbide > ahalbidearazi |
|
-i + arazi = iarazi |
aditu > adi > adiarazi |
|
-r + arazi = …rrarazi |
agertu > ager > agerrarazi |
Erregimena dela eta:
Buruhauste batzuk agertzen dira, zenbaitetan, arazirekin batera agertzen den aditzaren erregimenak sortuak. Esaterako, nola esan behar da: Jonek Mireni etorrarazi dio edo Jonek Miren etorrarazi du? Ikus adibide hauek:
|
etorri > etorri da |
etorrarazi > etorrarazi du |
Lankideek etorrarazi dute nagusia. |
|
saldu > saldu du |
salarazi > salarazi dio |
Zorrek etxea salarazi diote lagunari. |
|
lan egin > lan egin du |
lan eginarazi > lan eginarazi dio |
Egunean, 14 orduz lan eginarazten diote |
Erregimen bereziko aditzen aditz arazleak DU erregimenekoak dira, nahiz eta osagarri zuzenik (NOR kasurik) ez duten.
Adibidez:
- Proteinek eboluzionatu dute. (*Proteinak eboluzionatu dira).
- Gizakiok eboluzionatu dugu. (*Gizakiok eboluzionatu gara).
Era honetako aditzak dira honako hauek:
bibratu, bidaiatu, boxeatu, bozkatu, brikolatu, desfilatu, dimititu, dirdiratu, erreakzionatu, errimatu, eskiatu, esprintatu, flotatu, funtzionatu, hibernatu, irakin, iraun, itsastatu, migratu, obulatu, oszilatu, patinatu, pertseberatu, pibotatu, planeatu (hegazkinak), sufritu, ziatu.
Nola jokatu asmatzeko, erreparatu adibide horiei:
|
-BIZIDUNAK |
|
+ BIZIDUNAK |
|
Musikak leku urrunetara bidaiarazten du irudimena.
|
BAINA
|
Musikak leku urrunetara bidaiarazten die entzuleei.
|
|
Sumendiak itsasoko ura irakinarazten du. |
BAINA |
Hondamendiak eragindako kalteek animaliei migrarazten die. |
Horrelakoetan, aditzak subjektu biziduna eskatzen duenean, datiboan ageri da (Kalteek animaliei migrarazten die), baina subjektua bizigabea bada, absolutiboa (Ura irakinarazten du).
