Arazi (I)

Argitaratua: asteartea, 2017(e)ko urtarrilaren 31(e)an, 11:58(e)tan
Alex Mungia

Askotan, zalantza sortzen zaigu aditz “arazleak” idaztean.  Horregatik, lehenik, azter dezagun zer dioen Euskaltzaindiaren 23. arauak:

1.       Arazi aldaera gomendatzen du Euskaltzaindiak; salbuespen bakarra, adierazi.

2.       Aurreko aditzari lotua idatziko da beti arazi: harrarazi, erorarazi, iraunarazi, hilarazi, betearazi, galarazi, geldiarazi, ezagutarazi, nabarmenarazi, ihardetsarazi, inarrosarazi.

3.       Zenbait aditzen aldaera t-dunak, hots,sortarazi, agertarazi eta kidekoak, sorrarazi, agerrarazi eta kidekoak bezain zilegizkotzat hartzen dira.

4.       Arazi-ren aurreko aditza a bokalaz amaitzen baldin bada, a biekin bat egingo da: aldarazi, benedikarazi, jokarazi, koordinarazi, obligarazi, sozializarazi.

Arauak  zera dio 3. puntuan:  “Zenbait aditzen aldaera t-dunak, hots, sortarazi, agertarazi eta kidekoak, sorrarazi, agerrarazi eta kidekoak bezain zilegizkotzat hartzen dira”. Hala eta guztiz ere, aldaera t-dun horiek ez dira hiztegietan jaso.

Esaterako, honako hauek agertzen dira Euskaltzaindiaren Hiztegian:  agerrarazi (agertarazi), ahantzarazi (ahaztarazi), erakutsarazi (erakustarazi), ezkonarazi (ezkontarazi),  harrarazi (hartarazi), irakurrarazi (irakurtarazi), ikasarazi (ikastarazi), idatzarazi (idaztarazi), leherrarazi (lehertarazi), sorrarazi (sortarazi)

 Salbuespen dira ulertarazi, ohartarazi eta agintarazi.

Hortaz, aditzoinari lotu behar zaio beti arazi (partizipioa = etorri, ikasi; aditzoina = etor, ikas). 

Gogoan izan aditzoin batzuek berez dutela t hizkia bukaeran:

PARTIZIPIOA

ADITZOINA

ADITZ ARAZLEA

batu

berandu

berretu

ezagutu

gogaitu

hertu

laketu

lotu

ohartu

oroitu

bat

berant

berret

ezagut

gogait

hert

laket

lot

ohart

oroit

batarazi

berantarazi

berretarazi

ezagutarazi

gogaitarazi

hertarazi

laketarazi

lotarazi

ohartarazi (*oharrarazi)

oroitarazi


Era berean, horrela osatu behar dira -tz, -ts edo -tx bukaera duten aditzoinak:

PARTIZIPIOA*

ADITZOINA

ADITZ ARAZLEA

ahaztu

bekaiztu

belztu

histu

hoztu

hustu

laztu

moztu

murriztu

zorroztu

...

ekoitzi **

sinetsi

 

 

ahantz

bekaitz

beltz

hits

hotz

huts

latz

motz

murritz

zorrotz

...

ekoitz

sinets

 

ahantzarazi

bekaitzarazi

beltzarazi

hitsarazi

hotzarazi

hutsarazi

latzarazi

motzarazi

murritzarazi

zorrotzarazi

...

ekoitzarazi (*ekoiztarazi)

sinetsarazi (*sinestarazi)

 

* Gehienak aditz eratorriak dira.

** Euskaltzaindiak hobetsitako formak euskara baturako.

 



Informazio osagarria:


Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

Alex Mungia

Arazi (eta II)

Aditz arazleen bidez adierazten da norbaitek zerbait egitera behartu duela norbait. Aditzon forma zein erregimena direla eta, ohar eta adibide batzuk jaso ditugu sarrera honetan.