APA, aipuak eta erreferentzia bibliografikoak egiteko jarraibideak

Argitaratua: ostirala, 2023(e)ko azaroaren 10(e)an, 10:28(e)tan
APA Style
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Sarrera-egilea:
    • Murua Anzola, Iñaki
  • Gakoak:
  • Bisitak: 1493
  • Iruzkinak: 3
  • Gogokoak: 1

Lan akademiko bat egitean, gaiarekin zerikusia duten informazio-iturriak kontsultatu ondoren, iturri horiek aipatu behar izaten dira argitara ematen diren lanetan, testu akademikoak aurkezteko arauen bitartez. Jarraibide hori egokia da, oro har, sortzen dugun edozein testutarako, hala nola Irakasbilen argitara ematen diren sarreretarako edo, esate baterako, Euskaltegiaren Curriculum Proiekturako; zer esanik ez, e-Hizpiden argitara ematen diren artikuluetan.

Gaur egun, aipuak eta erreferentzia bibliografikoak egiteko arau-mota ugari badaude ere, APA estiloa da erabilienetako bat erakunde akademikoetan, aldizkari zientifikoetan eta argitaldarietan. APA estiloa Amerikako Psikologia Elkarteak (American Psychological Association, APA) sortutako estandarra da, ikerketa zientifikoa modu uniforme eta arautu batean aurkezteko. Aldatu eta egokitu egiten da aldiro; hala, 7. edizioa da egun indarrean dagoena,

Lagungarri suerta daitezkeen baliabide batzuk adieraziko ditugu.

Ohar gisa, APAren ikuspegia Amerikakoa izaki, kontuan hartu baduela hutsunerik estiloak hemengo lege eta araudiak aipatzerakoan. Halaber, webgune batzuetan aipuak era automatikoan ematen direnean, Google Scholar-en adibidez, egiaztatzea komeni izaten da badaezpada ere.


Erakutsi iruzkinak
  • 2019anIñaki Murua - ar., 2023(e)ko aza.ren 21(e)an, 12:25(e)tan
    Gaiarekin jarraikiz, aipatu APAk eskura jartzen dituen baliabide batzuk, webguneaz eta blogaz gain. Esate baterako, berripapera, hilabetero aholkuak eta berriak e-postaz zuzenean jasotzeko. Azken hilabetean, laburburen erabileraz aritu dira, baita aipuetan egilen izen-deiturak jartzeaz ere.
  • 2019anIñaki Murua - al., 2024(e)ko mar.ren 4(e)an, 10:28(e)tan
  • 2019anIñaki Murua - al., 2024(e)ko eka.ren 17(e)an, 09:07(e)tan
    Beste gune bat plazaratu du APAk: APA Style for beginners, alegia, hasiberrientzako doako baliabideak biltzen dituen esparrua.

Beste eduki interesgarriak

DOI

DOI identifikadorea e-Hizpide aldizkarian

Ez da berria e-Hizpide aldizkarian argitaratzen diren artikuluen erreferentzietan DOI identifikadoreak ikustea. Orain, aldiz, e-Hizpideko artikuluek eurek ere badute DOIa. Baina, zer da hori eta zertarako balio du?