Didakteka
Nola erabiltzen duzu adimen artifiziala? Autoebaluatzeko gida bat.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Bisitak: 471
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Adimen artifizialaren erabilerari buruzko sarrera bat idatzi du Ramón Besonías-ek IA educativa blogean. Eremu askotarako material eta ideia erabilgarriak daude; seguruenik gurean ere gaiaren inguruan hausnartzeko interesagarriak. Denak deskargatzeko moduan jarri ditu eta batzuk itzulita daude hemen.
Ingelesez zegoen infografia bat izan zen abiapuntua. Hura kusi ondoren, moldatzea eta egokitzea bururatu zitzaion Besoníasi. ehunekoak gehituta. Hona hemen emaitza euskaratua.
Dioenez, helburua didaktikoa izan da: infografiak AAren erabileraz hausnarraraztea ikasle zein irakasleei. Halaber, jarduerak autoebaluatzeko errubrika bat ere sortu du, AAren erabilera eta autonomia-mailak zehazteko. Suma daitekeenez, gaitasunei erreparatu die, komunikatiboari besteak beste.
AA erabiltzeko dekalogo bat ere partekatu du:
- Ez utzi AAri dena zure ordez egiten.
- Erabili AA lehendik idatzi duzuna berrikusteko eta hobetzeko.
- Hartu ideiak AAtik, baina gehitu zeure pentsamenduak.
- Konbinatu zure zirriborroak AAk egindakoekin.
- Egin funtsezko puntuen zerrenda bat, eta utzi AAri puntu horiek garatzen.
- Erabili AA entrenatzaile gisa, ez ordezko gisa.
- Idatzi ahal duzun guztia AAri laguntza eskatu aurretik.
- Bilatu informazioa AA baliatuta, baina zeuk idatzi edukia.
- Kontsultatu ideiak AAri, baina garatu argudioak zeure kasa.
- Berrikusi eta hobetu zure lana AAren laguntzarekin.
Aholku horiekin errubrika bat eraiki du, eta, arestian esan bezala, sarreran dago eskura.
AAren erabileraren termometro grafiko bat jarri du blogean. Hona hemen euskaratua.
- Ordezkapena: teknologiak ordezkapen zuzeneko tresna gisa funtzionatzen du, hobekuntza praktikorik gabe.
- Areagotzea: teknologia ordezkapen zuzeneko tresna gisa funtzionatzen du eta hobekuntza praktikoak eskaintzen ditu.
- Aldaketa: teknologiak jarduera birdiseinatzeko aukera nabarmena eskaintzen du.
- Birdefinizioa: teknologiak ikaskuntza-jarduera berriak sortzea ahalbidetzen du, lehenago pentsaezinak zirenak.