Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
"Código futuro": adimen artifiziala hizkuntzen ikas-irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko uztailak 29
- Bisitak: 1863
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Manuela Menak eta Vicenta Gonzálezek “Adimen artifiziala helduen euskalduntzean” ikastaroan emandako saioaren laburpena eta bertan aurkeztutako zenbait material jaso dute sarrera honetan. Aipagarria da NotebookLM erreminta baliatu dutela, besteak beste, erantsita dauden podcastak egiteko.
- Atala:
- Egileak:
- González Argüello, Vicenta
- Mena Octavio, Manuela
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Didaktika
Online lankidetza-koaderno bat, irakasleen gaitasun digitala garatzeko bideari ekiteko
- Argitalpenak
- Sortua: 2023(e)ko ekainak 27
- Bisitak: 1536
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
COVID-19ak agerian jarri zuen irakasleek, eta oro har gizarteak, gabeziak dituztela gaitasun digitaletan, bizi ditugun egoerei erantzun egokiak eman ahal izateko. Ondorioz, irakasleen gaitasun digitalaren garapena lehentasunezko helburu bihurtu da hezkuntza-eremuan diharduten pertsonen etengabeko prestakuntzan. Helburu hori lortzeko, zenbait tresna proposatuko ditugu, eta guztiak jasoko dira behaketa- eta lankidetza-koaderno batean: beharren analisian oinarritzen den lan-plana, autoebaluazio-galdetegiak, irakaskuntza-lanaren behaketa sistematikoa, hausnarketa-praktikaren erabilera eta, azkenik, behatutakoa oinarri hartuta, parekoen arteko atzeraelikadura edo esperientzia handiagoa duen irakasle batek egindakoa.
- Atala:
- Egileak:
- González Argüello, Vicenta
- Mena Octavio, Manuela
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Didaktika
- e-Hizpide zenbakia:
- 101
Breakout hezitzaileen magia, bigarren hizkuntzen ikasgelan
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko otsailak 23
- Bisitak: 2457
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Ikasgeletan metodologia aktiboak ezartzeko prozesua errealitate geldiezina da. Metodologia horien barruan, ikasgela gamifikatuen testuinguruan, gero eta gehiago erabiltzen dira ihes-jokoak eta halako tresna ahaltsuak, ikasleen motibazioa eta partaidetza handitzeko eta, hartara, 4K-ak garatzeko, hots: kolaborazioa, kreatibitatea, komunikazioa eta gaitasun kritikoa. "Breakout EDU"ak zer diren eta H2ko ikasgelara zergatik eta nola eraman behar diren labur azaltzeaz gain, artikulu honetan proposamen praktiko batzuk ere jaso dira, baita tresna-sorta bat ere erronkak, probak, asmakizunak eta giltzarrapoak ─birtualak zein analogikoak─ diseinatzen eta sortzen laguntzeko.
- Atalak:
- Egilea:
- Mena Octavio, Manuela
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- e-Hizpide zenbakia:
- 99


