Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Galdegai-lekua testu hastapenetan (eta II)
- Didakteka
- Sortua: 2004(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 2432
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aurreko artikuluan aztertu nituen idazle bi: bata, P. Miguel Urruzuno, eta, bestea, Jean Duvoisin. Lehenengo idazlearekin azterketa bat egin nuen haren hiru libururena (Ipuinak, Ur-zale baten ipuiak eta Sasiletrau baten ziria) eta bigarrenenarekin batena (Baigorriko zazpi liliak). Idazle bataren zein bestearen liburuetan jorratu nituen narrazioetako lehenengo perpausak, hasierakoak, ea egileek zelan erabiltzen zuten, non kokatzen zuten galdegaia, aditz aurrean edo atzean. Oraingo artikulu honetan jorratuko ditut, aurrekoan ez legez, ahozko testuak iparraldeko hainbat hiztunenak, eta, horretarako, hartuko ditut ipuin batzuk Wendworth Websterenak, zeintzuek osatzen baitute lehenengo liburua egilearen ipuin bilduma batean (Ipuinak-I), eta liburuon jorratuko ditut hasiera perpausak, aitzineko artikuluan moduan.
- Atala:
- Egilea:
- Kaltzakorta Mentxaka, Mitxel
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Edukiak:
- Gaitasun linguistikoa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 55
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza
Galdegai-lekua testu osoetan (I)
- Didakteka
- Sortua: 2004(e)ko maiatzak 13
- Bisitak: 1307
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizpide aldizkarian artikulu bi idatzi berri ditut 54. eta 55. zenbakietan, izena dutenak hurrenez hurren Galdegai-lekua testu hastapenetan (I) eta Galdegai-lekua testu hastapenetan (eta II), zeintzuetan jorratu baitut non kokatzen den galdegaia –aditz aurrean edo ostean– testuetako hasiera perpausetan, nahiz idatzizko testuetan nahiz ahozkoetan. Orain, ostera, aztertu gura nuke, eta artikulu bitan aztertu ere, zer kokaleku hartzen duen galdegaiak testuetan, perpaus guztietan, dela ahozkoetan dela idatzizkoetan.
- Atala:
- Egilea:
- Kaltzakorta Mentxaka, Mitxel
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 56
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza
Galdegai-lekua testu hastapenetan (i)
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 1280
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Zein esaldi da ulergarriagoa? “Nik goizean euskaraz ez dakien Arranondoko 25 urteko neska bat ezagutu dut” edo “Nik goizean ezagutu dut euskaraz ez dakien Arranondoko 25 urteko neska bat”. Jorratua dugu lehen ere galdegaiaren auzia aldizkari honetan.
Artikulugileak dioskunez, inoizkorik indarrenean dago Altuberen legea, galdegaiari buruzkoa. Bi euskal idazle punta-puntakoren lanak aztergai hartu eta ekin dio lege hori zenbateraino betetzen den aztertzeari. Urruzuno eta Duvoisin dira aukeratu dituen idazleak. Lehenengoari dagokionez, hiru lan aztertu ditu: Ipuinak, Ur-zale baten ipuiak, eta, Sasiletrau baten ziria. Bigarrenari dagokionez, berriz, lan bakarra: Baigorriko zazpi liliak.
- Atala:
- Egilea:
- Kaltzakorta Mentxaka, Mitxel
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 54
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza
Deklinabideko leku-denbora kasuak (I)
- Didakteka
- Sortua: 2001(e)ko irailak 29
- Bisitak: 981
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu sorta honen bidez egileak erakutsi gura du nagusiki deklinabideko
leku-denbora kasuetan (-n, -ra, -tik, -ko...) erabiliz gero determinatzailetzat
zenbatzaile zehaztugabeak (anitz, hainbat, zenbat...) eta zehaztuak (zenbakiak), edozein motatako sintagmak deklina daitezkeela mugagabean [Hainbat/Lau (ordu/etxe/gradu)TAN] eta mugatu singularrean [Hainbat/Lau (ordu/etxe/gradu)AN].
Proposamen hau egiten du mendebalderako (Bizkaia-Gipuzkoa-Araba), baita Nafarroa Garairako ere, nahiz eta azken honetan ez zehaztu eremua. Baina lehenengo artikulu honetan ez da murgiltzen aipaturiko ikerketan, ezpada aztertzen du zelako bilakaera izan duten deklinabidearen erabil-erregelek eurok proposatu zituztenetik lehenengoz Txillardegik eta Villasantek (proposamen bertsuak biak) gaur arte, baina deklinabidearen azterketa mugaturik dagoela leku-denbora kasuetara.
- Atalak:
- Egilea:
- Kaltzakorta Mentxaka, Mitxel
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 48
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
“Hobe esan” ala “hobeto esan”?
- Didakteka
- Sortua: 2000(e)ko apirilak 16
- Bisitak: 949
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bada osagai biko lokailu bat, era batean baino gehiagotan erabiltzen dena hondar urteotan: hobe esan, hobe esanda, hobeto esan, hobeto esateko... Ageri denez, osagai batean zein bestean ez dago batasunik. Hori dela-eta, artikulu honetan egileak erakutsi gura du lokailuak zelako forma(k) izan beharko l(it)u(z)keen, eta beharraren ondoriotzat agertzen du lokailua, formaz, “hobeto esateko” eta “hobeki errateko” dela (Trena seietan helduko da, “hobeto esateko”, seiak laurden gutxiagotan). Horrela dela frogatzeko, batetik, arrazoi gramatikalak erabiltzen ditu; eta, bestetik, idazleen adibideak ematen, klasikoetatik hasi eta gaur artekoak, salbu euskara batukoak.
- Atala:
- Egilea:
- Kaltzakorta Mentxaka, Mitxel
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 45
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza




