Galdegai-lekua testu osoetan (I)

Argitaratua: Thursday, 13 May 2004, 9:40 AM
Euskararen kutxa

Hizpide aldizkarian artikulu bi idatzi berri ditut 54. eta 55. zenbakietan, izena dutenak hurrenez hurren Galdegai-lekua testu hastapenetan (I) eta Galdegai-lekua testu hastapenetan (eta II), zeintzuetan jorratu baitut non kokatzen den galdegaia –aditz aurrean edo ostean– testuetako hasiera perpausetan, nahiz idatzizko testuetan nahiz ahozkoetan. Orain, ostera, aztertu gura nuke, eta artikulu bitan aztertu ere, zer kokaleku hartzen duen galdegaiak testuetan, perpaus guztietan, dela ahozkoetan dela idatzizkoetan.

Beste eduki interesgarriak

euskararen kutxa

Galdegai-lekua testu hastapenetan (eta II)

Aurreko artikuluan aztertu nituen idazle bi: bata, P. Miguel Urruzuno, eta, bestea, Jean Duvoisin. Lehenengo idazlearekin azterketa bat egin nuen haren hiru libururena (Ipuinak, Ur-zale baten ipuiak eta Sasiletrau baten ziria) eta bigarrenenarekin batena (Baigorriko zazpi liliak). Idazle bataren zein bestearen liburuetan jorratu nituen narrazioetako lehenengo perpausak, hasierakoak, ea egileek zelan erabiltzen zuten, non kokatzen zuten galdegaia, aditz aurrean edo atzean. Oraingo artikulu honetan jorratuko ditut, aurrekoan ez legez, ahozko testuak iparraldeko hainbat hiztunenak, eta, horretarako, hartuko ditut ipuin batzuk Wendworth Websterenak, zeintzuek osatzen baitute lehenengo liburua egilearen ipuin bilduma batean (Ipuinak-I), eta liburuon jorratuko ditut hasiera perpausak, aitzineko artikuluan moduan.
hizpide 54 euskararen kutxa

Galdegai-lekua testu hastapenetan (i)

Zein esaldi da ulergarriagoa? “Nik goizean euskaraz ez dakien Arranondoko 25 urteko neska bat ezagutu dut” edo “Nik goizean ezagutu dut euskaraz ez dakien Arranondoko 25 urteko neska bat”. Jorratua dugu lehen ere galdegaiaren auzia aldizkari honetan. Artikulugileak dioskunez, inoizkorik indarrenean dago Altuberen legea, galdegaiari buruzkoa. Bi euskal idazle punta-puntakoren lanak aztergai hartu eta ekin dio lege hori zenbateraino betetzen den aztertzeari. Urruzuno eta Duvoisin dira aukeratu dituen idazleak. Lehenengoari dagokionez, hiru lan aztertu ditu: Ipuinak, Ur-zale baten ipuiak, eta, Sasiletrau baten ziria. Bigarrenari dagokionez, berriz, lan bakarra: Baigorriko zazpi liliak.