Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Atzerriko hizkuntzak irakastea ikus-entzunezkoen itzulpengintzako baliabideak erabilita: irakasleen hainbat ikuspegi
- Argitalpenak
- Sortua: 2018(e)ko urriak 25
- Bisitak: 1903
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Joan den hamarkadan ikus-entzunezkoen itzulpengintzaren (IEI) industrian erabili ohi ziren teknikak atzerriko hizkuntzen (AH) irakaskuntzan erabiltzen hasi ziren, emaitza onekin. Irakasleek zein ikertzaileek zenbait IEI tipologiari buruzko datu baliagarriak eskaini dituzte (esaterako, azpitituluak jartzea, bikoizketa, audio-deskribapena) ikaskuntzaren arlo jakin batzuk hobetzeko: hitz berrien ikaskuntza, ahozkoaren ulermena, ahoskera, beste kultura batzuei buruzko kontzientzia sortzea, eta abar. Azterlan honen helburua arlo honetan identifikaturiko bi eremu garrantzitsuri buruzko informazioa ematea da: (1) azken urteetan ikasgelan IEI teknikak erabili dituzten irakasleen zuzeneko esperientzia, eta (2) etorkizunean AH eta IEI uztartzeari buruz duten ikuspegia. Lortutako emaitzak hainbat hizkuntzari zaizkio aplikagarri, eta erabilgarriak dira ikasgelan IEI erabiltzeko interesa duten profesionalentzat edo gehiago ikertu nahi dutenentzat.
- Atala:
- Egileak:
- Alonso-Pérez, Rosa
- Sánchez-Requena, Alicia
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- e-Hizpide zenbakia:
- 93
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Beste iturrietatik
