Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Euskaltegiaren kurrikulu-proiektua: EKPa
- Didakteka
- Sortua: 2000(e)ko abenduak 2
- Bisitak: 1774
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Aldaketa asko eta askotarikoak ari dira gertatzen hezkuntza-sisteman azken urteotan. Eta garatu eta hezurmamitzeko denbora luzea behar duten berrikuntza-planek, zenbaitetan arrapaladan abian jarri arren, ozta-ozta erantzuten diete gizartearen eskariei, pausaje arineko ibiltari dugu-eta gizartea. Eta helduen euskalduntzea eta euskaltegiak ez dira zurrunbilo horretatik at geratzen. Tokian tokikoari erantzuteko tresna lagungarri bat Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektua da (EKP). Horren goi-beheak ditu artikulu honek jorragai.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 47
Teknologiaren zeregina ikaslearengan ardaztutako ikaskuntzan eta ikaslearengan ardaztutako irakaskuntza/ikaskuntzararen garapena
- Didakteka
- Sortua: 2000(e)ko abenduak 2
- Bisitak: 1322
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Donostian 1999ko uztailean emandako hiru hitzaldien ildo nagusiak laburbildu nahi izan dira artikulu honetan. Aurreneko zatian, ikaslearengan ardaztutako ikaskuntzaren eta ikaskuntza-autonomiaren arlo teoriko oinarrizkoak azaltzen dira. Haurraren garapenaren oinarrizko prozesuak giza ikaskuntzaren paradigmatzat erabiliz, esan daiteke ikaskuntza-autonomia gizarte-eraginaren bidez garatzen dela; eta ez, noski, ikaslea bakarrik eta bere kasa utzita.
Bigarren zatian, teknologiak ikaskuntza-autonomiari egin dakiokeen ekarpenaz ari da egilea. Lehenik, hizkuntz ikaskuntzan erabiltzen den teknologiak azken berrogei urteetan izan duen garapenari ematen diot gainbegiratua; ondoren, berrikuntza teknologiko jarraituak irakaslerik gabeko hizkuntz ikaskuntzaren ikuspegiari nola eragin dion azaltzen du labur-labur, eta gero, Dublineko Trinity College-ko CLCS zentroan (Hizkuntz eta Komunikazio Ikerketetarako Zentroan) ikaskuntza-autonomiak nolako garapena izan duen ikusiko dugu.
Azkenik, hizkuntza posta elektroniko bidez eta MOO bidez (testuan oinarritutako errealitate birtuala) bikoteka ikasteaz arituko naiz, CLCS zentroan azken aldian ikerketa- eta garapen-ahalegin handia egin baitute horretan. Hemen ere gizarte-eraginaren garrantzia nabarmenduko dugu, nola hizkuntz ikaskuntzan, hala ikaskuntza-autonomiaren garapenean.
- Atala:
- Egilea:
- Little, David
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 47
Literatur testuak lantzen: trebetasunen integraziorako aukera bat (I)
- Didakteka
- Sortua: 2000(e)ko abenduak 2
- Bisitak: 1145
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Irakurmena da aztergaia artikulu honetan. Trebetasunaren nondik norako nagusiak. eta, aldi berean, didaktizaziorako hainbat erakusbide modu ulergarrian azaltzen saiatu dira egileak. Adibideak, literatur testuak dituzte langai.
Hurrengo batean trebetasunen integrazioaren aukerari zuzen eta estu ekingo diote. Horretaz gain, eta azalpenaren ondorio, hipertestuaren ideiaren gainean jardungo dute.
- Atala:
- Egileak:
- Guillén, Natxo
- Alonso, Ander
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 47
Nola erabili testu errealak ikasle hasiberriekin
- Didakteka
- Sortua: 2000(e)ko abenduak 2
- Bisitak: 1173
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Esaldiak bata bestearen atzetik metatze hutsa baino askoz gehiago da hizkuntza. Hartara, irakaskuntza ezin da soil-soilik esaldietan oinarritu. Artikulugileak dioskunez,ikasle hasiberriekin ere testua errealak erabiltzea komeni dela bistaratzea da bere helburua. Bere baieztapena aldezteko argudioekin batera ikasgelan erabil daitezkeen hainbat ariketa ere eskaintzen dira.
- Atala:
- Egilea:
- San Román, Aitziber
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 47
- Atala:
- Egilea:
- Hizpide / e-Hizpide
- Dokumentu-mota:
- Hizpide zenbakia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 46
Hizpide 46 alearen azalpena
- Argitalpenak
- Sortua: 2000(e)ko abuztuak 18
- Bisitak: 1204
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizpide 46 alearen azalpena
- Atala:
- Egilea:
- Hizpide / e-Hizpide
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 46
Generoa, testu-mota eta hizkuntz klasea
- Didakteka
- Sortua: 2000(e)ko abuztuak 17
- Bisitak: 1251
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azken urteotan gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio generoaren ideiari hizkuntz ikasgelan. Hala ere, “testu-motaren” ideiari garrantzi gutxiago eman zaio. Artikulu honek argudiatzen du “generoa” eta “testumota” bereiztea garrantzitsua eta onuragarria dela. Bereizketa hau argitu nahian, generoan oinarritutako testuliburu bitatik ateratako testuen azterketa aurkezten du.
Erabilitako testuliburuetako batek helduen bigarren hizkuntzako alfabetatzea lantzen du, eta besteak, berriz, testuinguru akademikoko idazketari erreparatzen dio. Artikuluak, bestalde, generoen eta testu-moten arteko erlazioak hizkuntz klasean ustiatzeko moduak ere proposatzen ditu.
- Atala:
- Egilea:
- Paltridge, Brian
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 46
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
Hizkuntz irakaskuntza komunikatiboaren inguruko zenbait uste oker
- Didakteka
- Sortua: 2000(e)ko abuztuak 17
- Bisitak: 1083
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntzalari aplikatu eta irakasle askorentzat, hizkuntz irakaskuntza komunikatiboa da metodorik eraginkorrena gaur egun erabiltzen direnen artean. Hala ere, badabiltza zenbat uste oker planteamendu honen inguruan. Artikulu honek oker nagusiotako lau aurkezten ditu, zergatik sortu diren aztertuz, eta zergatik jo daitezkeen halakotzat ere azalduz. Hori egitearekin batera, artikulua saiatzen da hizkuntz irakaskuntza komunikatiboak, gaur egun erabiltzen den moduan, dauzkan zenbait ezaugarri garrantzitsu definitzen.
- Atala:
- Egilea:
- Thompson, Geoff
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 46







