Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
'The structure building framework'. Bigarren hizkuntzen irakaskuntza eta irudiak, hurbilketa bat
- Argitalpenak
- Sortua: 2014(e)ko irailak 3
- Bisitak: 2234
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Morton Ann Gernsbacher irakaslearen ikerlanetan oinarritu dut artikulua. Ideia bakar batean laburbildu daitezke ikerlan horiek: hizkuntzaren ulermenean hainbat prozesuk eta mekanismok eragiten dute, egiaz prozesu eta mekanismo kognitiboak direnak, eta barne hartzen dutenak idatzizko, ahozko eta ikusizko informazioaren ulermena. Honakoa dio irakasleak:
«Gizakiak, ulertuko badu, mekanismo-sorta bat gauzatu behar du, adimen-irudikapen koherenteak edo egiturak sortu beharra dakartenak» (Gernsbacher, 1997: 266).
Mekanismo eta egitura horiek azaltzen saiatuko naiz. Ezin izan dudanez gaztelaniaz irakurri teoria horri buruzko deus, erabiliko dudan terminologia ez da egokiena suertatutako agian; beraz, proposamen terminologiko gisa har ezazue. Gustura aldatuko dut egokiago bat aurkituz gero. Hala, oin-oharren bidez adieraziko dut zeintzuk diren Gernsbacher-ek erabilitako terminoak. Irakurleren batek formula egokiagoak balitu, idatz diezadala zalantza-izpirik gabe, esker onez jasoko baititut ekarpen horiek.
- Atala:
- Egilea:
- García, J. Daniel
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 82
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Beste iturrietatik
Erroreen zuzenketa, tresna didaktiko gisa
- Argitalpenak
- Sortua: 2014(e)ko irailak 2
- Bisitak: 2736
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Sarri askotan, frustrazio-sentsazioarekin lotzen dute erroreak zuzentzea hizkuntza lantzean, bai zuzenketa egiten dutenek, bai jasotzen edo pairatzen dutenek. Hizkuntza-irakasleak luze aritzen dira zuzentzen, eta ahalegin handia egiten dute ikasleen erroreak zuzentzeko; eta, hala ere, gauza handirako balio ez duela iruditzen zaie. Askok uste dute zuzentzea irakasle txarra ez izateko egin beharreko zerbait dela.
Gu, ordea, ziur gaude onuragarria dela zuzentzea, nahiz eta gaizki, ohikeriaz eta koherentzia eskasez egiten den askotan. Ondorioz, alde batetik, irakasleak zapuztuta egoten dira beti, errore berberak behin eta berriro errepikatzen direla uste baitute, nahiz eta haiek beti zuzentzen aritzen diren. Eta, bestetik, ikasle asko lotsatu eta erroreak egiteko beldur izaten dira, edota porrot-sentsazioa izaten dute, goitik behera gorriz markatutako testu bat itzultzen bazaie.
Irakasleek zuzentzea alferrikakoa dela uste dute sarri —hau da, ez dela eraginkorra—, baina uste oker batean oinarritua dago iritzi hori: errore bat antzeman eta zuzendu ondoren, ikasi egin dela uste ohi dute. Sinpleegia da ikaskuntza-prozesua ikusteko modu hori; zerbait ikasteko zer horretaz jabetzea nahikoa izango balitz bezala. Nolanahi ere, H2 ikasteko prozesuak askoz ere konplexuagoak dira. Zuzenketa ikaskuntza-prozesua indartzeko tresnatzat hartu behar da, ikasleari tarteko hizkuntzaren arauak baieztatzea edo zalantzan jartzea ahalbidetzen dion feedbacka edo atzeraelikadura emateko modu gisa; baina ez du automatikoki funtzionatzen. Zuzenketaren bidez, ikasleak erroreen inguruan berriz hausnartu, eta ekoizpena hobetzen du, irakaslearen laguntzaz. Prozesu horrek faktore konplexu ugari ditu: ikaskuntzaren sekuentziak, zuzenketaren unean ikasleak duen arreta edota afektibitatearekin lotutako alderdiak (adibidez, motibazioa edo jarduera gauzatzen denean duen estres-maila).
- Atala:
- Egileak:
- Ribas, Rosa
- D’Aquino-Hilt, Alessandra
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Mintzamena
- Idazmena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 84
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Beste iturrietatik
Ohiko hutsegiteak pentsamenduan
- Argitalpenak
- Sortua: 2014(e)ko maiatzak 7
- Bisitak: 1654
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
«Emozioen kudeaketa» ikastaroan ikusi genuen, beste hainbat gauzaren artean, zer-nolako garrantzia duten pentsamenduek emozioak taxutzean. Emozio batzuk desegokiak gertatzen dira, hau da, ez digute balio izaten aurre egin beharreko arazoak konpontzeko, eta gehiago sufriarazten digute. Horietako asko dira pentsamenduak eragindako hutsegiteez eratutakoak. Artikulu honetan, hutsegiterik ohikoenetako batzuk deskribatzen dira.
- Atala:
- Egileak:
- Cembranos, Fernando
- Rubio, Charo
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 84
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Beste iturrietatik
Online ikastaroetako parte-hartzearen taxonomia bat
- Argitalpenak
- Sortua: 2013(e)ko urtarrilak 1
- Bisitak: 1490
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikasleen parte-hartzea bultzatzea da Sarean oinarritutako hezkuntzaren erronka nagusietako bat. Irakasle askok beren online ikastaroetako parte-hartzea handitu nahi dute, baina ez dago ezagutza zehatzik izan litezkeen parte-hartze mota guztiez. Artikulu honek online ikastaroetan dauden parte-hartze motak sailkatzeko taxonomia bat proposatzen du, parte-hartzea handitzeko dauden auzi pedagogikoak eztabaidatzen, eta etorkizuneko ikerketarako hipotesi egiaztagarriak iradokitzen ditu.
- Atala:
- Egileak:
- Bento, Regina
- Kemery, Edward
- Rawson Zacur, Susan
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 81
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Beste iturrietatik
Komunikaziorako metodologia bat
- Argitalpenak
- Sortua: 1983(e)ko apirilak 28
- Bisitak: 934
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hitzaren lorpen-prozesua argituerazi egin du SGAV sistemak. Izan ere, entzute, keinugintza, afektibitate eta hitza sortzearen arteko loturak estuak direla azaldu baitu. Honela bada, esan daiteke SGAV metodoak irakasten duena ez dela hizkuntza, egitura den neurrietan bakarrik, baizik eta hizkuntzako egiturei dagokien gorpuzkera ere bai. Gorputzak ere badu zeregina komunikazioan. Hauxe da gaitasun baten lorpenean lehenengo pausoa: imitazio-erreprodukzio-aldia.
- Atala:
- Egilea:
- Courtillon, J.
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 1
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Beste iturrietatik



