Koherentzia aspaldiko kezka da euskararen erabiltzaile guztiontzat. Ikastaro honetan, koherentzia esaldi pilaketa hutsa baino askoz gehiago dela ikusiko dugu, eta haren inguruko korapiloak askatu eta testu ulergarriagoak idazten trebatuko gara.
Argitasuna aspaldiko kezka da euskararen erabiltzaile guztiontzat. Ikastaro honetan, prosamoldea iluntzen duten auziak aztertuko ditugu, azaletik bada ere, eta trebezia eskuratuko korapilo horiek askatu eta testu ulergarriagoak idazteko.
Testu idatziak ahots gora irakurtzen ikasiko dugu. Horretarako, ahoskera arauak abiapuntutzat hartu eta euskara naturala bermatzen duten prosodia gaiak jorratuko ditugu.
Egiaztatze-deialdietan baliatzen diren aplikazio informatikoetan trebatzeko, bi orduko aurrez aurreko zenbait saio antolatu ditu HABEk aztertzaileentzat, bereziki egiaztatzegintzan inoiz aritu ez direnentzat.
Puntuazioa baliabide nagusietako bat da testu idatziaren egitura eta edukia antolatzeko. Esaldiak eta paragrafoak non hasi eta non amaitzen diren adierazteaz gain, ideien arteko hierarkia eta harremanak zehazten ditu.