Bilatzailea
Prestakuntza-jarduerak
Bateratze-saioak 2018-1 egiteko eta aztertzaile izendatua izateko eskaerak
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 12 January 2018
- Bisitak: 3408
- Iruzkinak: 6
- Gogokoak: 1
2018-1 ebaluazio-irizpideak bateratzeko saioak antolatu ditu HABEk. Hemen dituzu horiei buruzko informazioa eta izena emateko formularioak. Gainera, bertan duzu erantsita AZTERTZAILE IZENDATUA izateko eskaera-formularioa.
Prosamolde komunikatiboa: hitz ordena
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 10 November 2017
- Bisitak: 1161
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hitz-ordena aspaldiko kezka da euskararen erabiltzaile guztiontzat. Ondo jabeturik gaude oinordetzan jaso ditugun Azkue/Altuberen lege zaharrak oztopo handia direla testu komunikatiboak ekoizteko orduan. Erabilera zurrun horri aurre egin nahian, gaur egun, izugarri zabaldu da aditza aurreratzeko aholkua. Jarraibide nahikoa da hori esaldi argiak sortzeko? Non kokatu gainerako elementuak, zeren arabera antolatu? Zenbateraino da euskara ordena libreko hizkuntza.
Ahozko ekintza komunikatiboak oinarri, sekuentzia didaktiko bat sortu eta aztertzea 2018
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 11 October 2017
- Bisitak: 1331
- Iruzkinak: 8
- Gogokoak: 0
Konplexua da oso ahozko komunikagaitasuna garatzeko prozesua. Horregatik, irakaslearen eginkizun nagusietariko bat da ikasleari laguntzea arrakastaz komunikatzeko bidean. Ikasleak —hizkuntza-erabiltzaileak— helburua lortuko badu, egokia behar du izan mintzamenaren planteamendu didaktikoak. Hori du xede, hain zuzen, ikastaroak.
Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma - C2 maila / Irakasleen gaikuntza: 2017/18
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 11 October 2017
- Bisitak: 1070
- Iruzkinak: 5
- Gogokoak: 0
Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma - C2 maila / Irakasleen gaikuntza: 2017/18
Diseinua eta Garapena curriculumgintzan: HEOCetik Euskaltegiaren Curriculum-proiektura. Bilbo
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 7 September 2017
- Bisitak: 877
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Nola diseinatu Euskaltegiaren Curriculum-proiektua (ECP)? Horra hor etengabe egiten dugun galdera. Euskaltegiaren Curriculum-proiektua, betebehar administratiboa izatetik harago, funtsezko tresna da euskaltegiaren eguneroko funtzionamenduan eta estu loturik ditu elkarrekin hainbat arlo bere baitan: zer irakatsi, nori, noiz, nola eta zertarako, baita nola ebaluatu horiek guztiak ere.
ALTEk antolatutako ikastaroa irailean Belgikan
- Didakteka
- Sortua: 1 September 2017
- Bisitak: 875
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bi eguneko ikastaroa antolatu du ALTE erakundeak irailean Belgikan: "Managing Examinations for Language Testing Institutions". Izen-ematea, irailaren 3an bukatuko da.
Ebaluazio-irizpideak bateratzeko saioak 2017-2 (Izen-ematea)
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 20 July 2017
- Bisitak: 3725
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
2017ko bigarren deialdiko ebaluazio-irizpideak bateratzeko saioak antolatu ditu HABEk. Hemen dituzu horiei buruzko informazioa eta izena emateko formularioak.
299 – Ahoskera – Ahots gorako irakurketa: paperetik ahora (II): Testu-interpretazioa
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 5 June 2017
- Bisitak: 1332
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Testu idatzia gauza hila da: buruarekin sortu eta buruarekin deskodetzen da. Ahozko komunikazioak parte-hartze aktiboagoa eskatzen dio hiztunari. Burua beharrezkoa da noski, gogora datozkigun irudien gainean eraikitzen baitugu ahozko jarduna (ezinezkoa da ikusten ez duguna kontatzea), baina ez da nahikoa. Hitz egiteak gure izate osoaren inplikazioa eskatzen digu: emozioak, gorputza, arima, kadentzia, erritmoa, arnasa…