Irakasbil
Bideoteka
Bideoteka
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
1226 - ¿Cómo diseñar y poner en práctica un proyecto motivador? ALBP / Nola diseinatu eta praktikan jarri proiektu motibatzaile bat? POHI (bideo-laburpena)
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko azaroak 20
- Bisitak: 1300
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"¿Cómo diseñar y poner en práctica un proyecto motivador? ALBP / Nola diseinatu eta praktikan jarri proiektu motibatzaile bat? POHI" ikastaroa eman zuen Carolina Castrok 2023ko irailaren 18an, 19an eta 20an aurrez aurre eta online urriaren 20an eta 27an, eta azaroaren 3an, 10ean eta 17an.
H09-22 - Nola landu eta ebaluatu ikasleen ahozko komunikazio-gaitasuna? Euskara-ikasleen ahozko hizkuntza sekuentzia didaktikoen bidez lantzeko proposamena (bideo-laburpena)
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko irailak 15
- Bisitak: 1673
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 2
Bideo honetan, ikastaroaren zuzendariaren aurkezpena eta Yolanda Olasagarre irakaslearen azalpenak ditu entzungai ikastaroaren nondik norakoen berri jakin nahi izan dezanak.
H363 - Tareas digitales
- Bideoteka
- Sortua: 2013(e)ko uztailak 26
- Bisitak: 1666
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
F. Javier Villatorok eta Francisco Herrerak hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2013n HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, Tareas digitales izenburupean. El profesor de segundas lenguas/ VI. Competencias dirigidas para la enseñanza y el aprendizaje - (I) Profesores digitales ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk, Donostiako XXXII. Udako Ikastaroen baitan, 2013ko uztailaren 10etik 12ra.
Sare sozialek duten elkarlanerako lanabes digital multzoa ezin hobeto txertatzen da ekintzara bideratutako ikuspegian, zeina bultzatzen baitu Europako Erreferentzia Marko Bateratuak eta, beraz, baita atazetan oinarritutako hizkuntza-ikasgelan.
H349 - De docente a aprendiz de una nueva lengua: reflexión sobre la experiencia
- Bideoteka
- Sortua: 2013(e)ko uztailak 25
- Bisitak: 861
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Montserrat Vilàk hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2013an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "De docente a aprendiz de una nueva lengua: reflexión sobre la experiencia" izenburupean.
Hitzaldi honetan, taldean egingo da hizkuntza ikasteko esperientziari buruzko hausnarketa, hizkuntza-irakasleen ikuspuntutik. Hainbat ikuspuntutatik aztertu eta baloratuko dira gizarte-praktikak eta eginkizunak: ulermenaren eta adierazpidearen arteko harremanaren nolakoak, ikasgelaren kudeaketa, eskoletan sortzen diren jarrerak eta zuzenketa-ebaluazioa. Halaber, ikaste-prozesuak ere baloratuko dira, kontuan izanik “irakasle adituak” direla klasean hizkuntza berri baten ikasle gisa jarduten dutenak.
H355 - El blog como recurso didáctico y como objeto de aprendizaje
- Bideoteka
- Sortua: 2015(e)ko maiatzak 25
- Bisitak: 1470
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Felipe Zayasek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2013an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "El blog como recurso didáctico y como objeto de aprendizaje" izenburupean.
Bloga oinarrizko lanabes gisa errotu da hizkuntza-eskoletan. Baina bitarteko bat baino gehiago da. Ezinbesteko tresna bilakatu da, idazketa-modu berriak ikasteko. Hizkuntzaren irakaskuntzan, helburu garrantzitsua da Interneten behar bezala idaztea.
H352 - El rol del estudiante de lengua en un entorno o acción virtual (y cómo afecta al rol del docente)
- Bideoteka
- Sortua: 2013(e)ko uztailak 21
- Bisitak: 1068
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Federico Borgesek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2013an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "El rol del estudiante de lengua en un entorno o acción virtual (y cómo afecta al rol del docente)" izenburupean.
Online-ikaslea ondo ari da, baldin eta bere egitekoa behar bezala betetzen badu (bai noizbehinkako jardueretan, bai online ikastaro batean). Inguru Birtualeko Hizkuntza Ikaslearen Rolaren nondik norakoak ezagutzeak lagundu egingo dio hizkuntza behar bezala ikasten online. Hitzaldi honetan, rol hori zertan datzan ikusiko dugu, nola eragiten dion irakasleari eta nola susta daitekeen.
(Hitzaldia gaztelaniaz)
H223 - 2008/2009 ikasturtearen hasiera-ekitaldi akademikoa: Hizkuntzen biziraupena.
- Bideoteka
- Sortua: 2008(e)ko irailak 21
- Bisitak: 1573
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
2008/2009 ikasturteari ongietorria egiteko eta matrikulazio-kanpaina sustatze aldera, helduen euskalduntze eta alfabetatzean lanean ari ziren lagunei zuzendutako ekitaldi akademikoa eratu zuen HABEk Donostian (Donostiako Miramar Jauregian, 2008ko irailaren 12an), eta ikasturtearen irekiera-ekitaldian David Crystal hizkuntzalari ezaguna aritu zen hizlari, "Keeping languages alive - Hizkuntzen biziraupena - Conservar vivas las lenguas" izenburupean. Hizkuntzen Nazioarteko Egunean, gogoeta sakona egin nahi izanzen hausnartzeko zer egin behar den hizkuntza bat bizirik eta osasuntsu mantentzeko, hizkuntza gutxituek beren estatusa gorde edo hobetzeko, zailtasunak dituzten mundu honetan.
Beheko bideoan, hitzaldi osoa duzue entzungai ingelesez, eta euskarara itzulita.
H368 - Las competencias digitales del alumnado (Ikasleen gaitasun digitalak)
- Bideoteka
- Sortua: 2014(e)ko uztailak 19
- Bisitak: 2994
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2014an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "Las competencias digitales del alumnado" izenburupean. El profesor de segundas lenguas/ VII. Competencias digitales para la enseñanza y el aprendizaje - (II) Aprendizaje en la red y redes de aprendizaje ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk Donostiako XXXIII. Udako Ikastaroen baitan, 2014ko uztailaren 16tik 18ra bitartean.
Atzerriko Hizkuntzetako (AH) irakasleok txertatu behar al dugu gaitasun digitala (GD) gure eskoletan? Hala bada, nola? Ba al dugu prestakuntzarik horretarako? Zer lotura du Gaitasun Digitalak Gaitasun Komunikatiboarekin?
Gaitasun Digitala hezkuntzan txertatzea proposatzen dugu; bereziki, hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntzaz hitz egiten dugunean, ikuspegi zabal batetik eta gai teknologikoak barne hartuta, baina baita alderdi linguistikoak, soziopragmatikoak eta hiritarrak ere, hala nola komunikatzeko ardura, kultur gaiak, sozialak eta sinesgarritasunarekin zerikusia dutenak: zer dakarren esparru batean komunikatzeak eta ez beste batean, edo nori zer esaten diozun eta zer testuingurutan. Ingurune digitaletan lan egin behar dugu atzerriko hizkuntzen ikasgelan, jakin zer eratara parte har litekeen eremu horietan, Gaitasun Komunikatiboa garatzeko.
Modulu honetan, hizkuntza-ikasleen gaitasun digitalaz eta gaitasun hori eskuratzeko irakasleek duten arduraz mintzatuko gara. Beraz, honako galdera hauek egingo ditugu: Atzerriko Hizkuntzetako (AH) irakasleok txertatu behar al dugu gaitasun digitala (GD) gure eskoletan? Hala bada, nola? Ba al dugu prestakuntzarik horretarako? Zer lotura du Gaitasun Digitalak Gaitasun Komunikatiboarekin?







