H152 - HABEko curriculuma gelako programaketara egokitzeko jardunbidea

Argitaratua: Tuesday, 9 January 2024, 9:26 AM
DVD 41

Begoña Ociok hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2005ean HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, HABEko curriculuma gelako programaketara egokitzeko jardunbidea izenburupean.

Curriculumeko edukiak gelako programazioan zehaztu nahi izanez gero, erabakiak hartu behar dira. Erabaki horiek hurrenez hurren ordenatu behar dira, unitate didaktikoen eraginkortasuna bermatuz eta marko orokorraren koherentzia galdu barik. Horrela bada, erabaki hauek izango ditugu kontuan: sekuentziazio-ardatza, ardatz bakoitzaren barruan edukien progresioa eraikitzeko irizpideak, ikasketa unitateak, unitate bakoitzaren barruan eduki-mota desberdinen artikulazio-mailak...

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.

Beste eduki interesgarriak

Begoña Ocio

HABEko curriculuma gelako programaziotara egokitzeko jardunbidea

Curriculumaren bigarren eta hirugarren zehaztapen-mailetan erabakiak hartzen joan ahal izateko, ezinbestekoa da prozedura bat zehaztea, betiere kontuan izanik zein markopetan den ulertua eta landua hizkuntza oinarrizko curriculumean: ikasleen behar komunikatiboen arabera, hainbat egoeratan burututako ekintza komunikatiboak.