H332 - Identidad digital vs. Identidad analógica: ¿vidas paralelas?

Argitaratua: asteartea, 2012(e)ko uztailaren 17(e)an, 09:55(e)tan
DVD 91

Jordi Solsonak hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2012an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, Identidad digital vs. Identidad analógica: ¿vidas paralelas?  izenburupean.

Nortasun digitalaren ikuspegi orokorra eman nahi da hitzaldi honetan, zein den Interneten uzten den arrastoa, Googlen batez ere, nola hobetu nortasun hori, eta nortasun digitalak ze garrantzia duen komunitate birtualetan, batez ere hezkuntza-komunitateetan.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

bestelako lankidetzak

Euskara-irakasleak badu nortasun… digitalik?

Hasi baino lehen proposamen bat egin nahi dizuegu. Inoiz googleatu dituzue zuen izen-abizenak? Inoiz idatzi duzue Googlen zuen izena eta ikusi zer emaitza ateratzen den? Ba, artikulu hau irakurtzen jarraitu baino lehen, egin frogatxo hori, mesedez. Ikusi hor agertzen den informazioa, eta aztertu zuetaz esaten dena, idatzi gustuko duzuena eta gustuko ez duzuena. Artikuluaren bukaeran, berriro ekarriko dugu gogora, eta hausnarketatxo bat eskatuko dizuegu.
DVD 91

H331 - Fauna y flora de los entornos virtuales

Adolfo Carbónek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2012an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "Fauna y flora de los entornos virtuales" izenburupean. Hitzaldi honetan, edozein gizataldetan (bizilagun-elkarteetan, komunitate birtualetan...) sortzen diren dinamika komunikatiboak ditugu hizpide, pertsonen arteko harremanak eta lankidetzazkoak, sinbiosian eta bizkarroi-izaeran oinarritutakoak. Hala, jarrera kaltegarriak txikiagotu nahi ditugu, eta komunitatearen helburuaren aldekoak direnak ederretsi. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.