H392 – ¿Cómo hacer que nuestro alumnado sea cada vez más autónomo?

Argitaratua: Monday, 30 November 2015, 4:25 PM
109

Jose Luis Verak hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2015ean HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, ¿Cómo hacer que nuestro alumnado sea cada vez más autónomo? izenburupean.

Zientzia-, teknika-, informatika- eta kultur-iraultzaren aroan, hizkuntzak gure gizartearen erronkei erantzun behar die. Testuinguru honetan, garrantzi handia izan beharko luke ikasleen autonomia lortzeko helburuak; eta, horretarako, ikasleak bideratzeko motor gisa aritu beharko litzateke eskola, eta estrategia egokiak eman beharko lizkioke norabide horretan.

Geure eskarmentuan eta hainbat ikerketatan oinarrituta, ikas-irakaskuntzaren profesionalok badakigu babesleak direla ikasleek hobekien baloratzen dituzten profesionalak (umorez, “oilaloka” moduan izendatzen ditugunak). Gauza bat da ikaslea motibatzeko jarrera argia eta positiboa izatea, zer edo zer egin litekeela transmititzea, akuilatzea, laguntzea beharrezkotzat jotzen denean, geure burua eskaintzea eta haiekin negar egitea egoerak hala egitea eskatzen duenean, etab.; eta beste gauza bat oso desberdina da geuk egitea ikasleek ikasteko egin behar duten lana/prozesu kognitiboa. Geuk egiten badugu, nahiz eta asmorik onenarekin egin, ikasleek prozesu hori egitea galarazten ari gara. Geure mendean egongo den ikasleria eduki nahi badugu —beharrezko dugulako garatuago sentitzeko—, begien bistakoa da ez diegula honelako dilemarik aurkeztu beharrik.

Saioan, prozesu kognitiboetatik eta geure sailkapenetik abiatuko gara (oinarrizko maila, erdiko maila eta goi-maila), horrek lagundu diezagun egiten dugunaz ohartzen, baita ikasleez une oro espero dezakegunaz ere.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.