H137 - Gramatika lantzen helduentzako euskararen irakaskuntzan: lau estrategia didaktikoak – La enseñanza de la gramática en la enseñanza del euskara a adultos: cuatro estrategias didácticas

Argitaratua: Wednesday, 20 December 2023, 12:58 PM
DVD 34(4)

Joseba Ezeiza Ramosek hitzaldi bat eman zuen euskaraz, gaztelaniazko aldi bereko interprete batekin batera, 2004an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "Gramatika lantzen helduentzako euskararen irakaskuntzan: lau estrategia didaktikoak – Gramatika helduei irakasteko: lau estrategia didaktiko " izenburupean.

"Gramatica y aprendizaje de lenguas: perspectivas cognitivas y aplicaciones pedagogicas" ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk, Donostiako XXIII. Udako Ikastaroen barruan, 2004ko ekainaren 21etik 23ra bitartean.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai gaztelaniazko aldi bereko interpretaritzarekin:



Beste eduki interesgarriak

joseba ezeiza ramos

Gramatika lantzen helduentzako euskararen irakaskuntzan: lau estrategia didaktiko

Azken urteotan, helduen euskalduntze-alfabetatzearen esparruan, aldabide nabarmena egin dugu. Laurogeigarren hamarkadaren hasieran, Eusko Jaurlaritzak prozesu hori abian jarri zuenean, honakoa izan genuen erronka nagusi: gramatika formalean ardaztutako irakas-ereduen mugak gainditzea eta geure praktikan txertatzea “gaitasuna”, “elkarreragina”, “estrategiak”, “diskurtsoa”... bezalako ideiak. Eta irakasbidea aldatu ahala, gauzak beste modu batera ulertzen hasi gara: gramatika lantzeko garai bateko moldeak ez direla erraz bateratzen komunikazioan ardaztutako eredu berriekin; eta ohartzen hasi gara, nolabait, gramatika eskuratzea uste baino prozesu korapilotsuagoa dela. Hizlariak ikuspegi-aldaketa hainbat ardatzen inguruan eman dela azalduko du; baita bi korapilo ere, ikaskuntzaren alderdi psikologikoari lotuak: gramatika modu eraginkorrean ikasteko baldintzekin zerikusia duena, lehena; eta formari arreta jartzeak gaitasunaren garapenean duen ustezko ekarpenarekin zerikusia duena, bigarrena. Eta azalpen hori egin ondoren, gramatika ikasteko ataza-ereduak izango ditu aztergai: input-ari begirakoak, output-era bideratutakoak, birformulazio-atazak eta gramatikaren ikaskuntza espliziturako atazak. Azkenik, amaiera emango dio saioari, eredu bateratzaile baten inguruko gogoeta batzuk eginez.
Gramatika nola irakatsi

Nola irakatsi gramatika

Manual de formación para profesores de Ele irakasleentzako prestakuntza-liburuko zortzigarren kapituluak gramatikaren irakaskuntzari oratzen dio, eta, bertan, José Plácido Campillo eta Juan Manuel Real Espinosaren eskutitk, gramatikaren lanketaren alderdi ezberdinak aletzen dira. Hona kapitulu horren gako nagusienak.