Bideoteka
H409 - Aprender L1 en contextos formales de enseñanza
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Irakasten-arloak:
- Metodoa
- Edukiak:
- L1
- IFB zenbakia:
- 119
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Irakasten-arloak:
- Metodoa
- Edukiak:
- L1
- IFB zenbakia:
- 119
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
- Bisitak: 1819
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gabriel Diaz Maggliolik hitzaldi bat eman zuen
gaztelaniaz 2016an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen
barruan, "H409 - Aprender L1 en contextos formales de enseñanza" izenburupean. El
profesor de segundas lenguas/ IX: Competencia metodologica para la
enseñanza y el aprendizaje - Analisis de las principales tendencias
metodologicas, enfoques y métodos contemporáneos ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk. Donostiako XXXV. Uda Ikastaroen baitan, 2016ko uztailaren 4tik 8ra bitartean.
Bideo
osoa entzungai eta ikusgai izateaz gain, bideoak euskaraz prestatutako
honako idatzizko laburpen hau duzue, eta bertan, bideoko ideia nagusiak
daude:
Competencia metodológica para la enseñanza y el aprendizaje ikastaroa. Miramar 2016
Ikas-objektu bilakatzen da ama-hizkuntza, bitarteko aparta suertatzen delako curriculum-edukiak barneratzeko eta horien lanketa-garapenerako. Horretaz gain, eta Emilia Ferreiro- hitzetan, “la lengua, en todas sus manifestaciones, es el instrumento cognitivo-social primordial que habilita la construcción del ser, su posicionamiento en el medio y la inserción social de lo individuos”.
Halabeharrez, “irakasle oro da hizkuntz irakasle” premisara eramaten du ekarpen horrek; baina esperientziak azaleratzen duenez, baldintza hori ez da sistematikoki ematen. Izan ere, ama-hizkuntza ez da lehentasunezko eduki gisa ikusten ikas-irakasprozesuetan, noiz eta diziplina ezberdinetako alderdi sintaktiko, semantiko eta diskurtsiboak menderatu behar dituen irakasleak, curriculum-edukiak barneratzeko eta garatzeko ikasleak behar dituen aldamioak izan ahal izateko.
Ikas-irakaskuntzaren oinarria hiru elementuren arteko elkarrekintzak eratzean datza: curriculuma, irakaslea eta ikaslea. Baina ikaskuntza eta irakaskuntza harremanetan badaude ere, bi prozesu ezberdin dira, batek ez duelako beti bestea suposatzen.
Gaitasunak garatu behar ditu ikasleak, eta aurretik bereganatuak dituenetan oinarriturik, curriculum-edukiak eraiki edota berreraikiko ditu ikasgela-esperientziak baliatuz. Irakaslearen egitekoa, berriz, jakintza ikaslearen gaitasun-mailara egokitzea izango da. Era horretara, edukien osotasuna mantenduz, ikas-objektu bilakatuko du edukia. Eta hori guztia indarrean jarriko da ikasleen eta irakaslearen arteko hitzarmen tazitu baten eraginpean, ikas-irakasprozesuak garatzeko estutasun eta estresik gabeko konfort-eremu batean.
Baina etxetik —familia da lehen gizarteratze-eremua— guztiz bereganatu gabeko esanahi-multzo batez eskolaratzen da ikaslea: ezagutzak ditu eta garatua du kontzientzia linguistikoa. Baina bigarren eremu honetan, hizkuntza bera izango du ikasleak ikas-objektu, eta hizkuntza baliatuz bideratuko du irakasleak irakaskuntza. Are, eskolaratu arte ez bezala, hizkuntza bera izango da ebaluagai, eta hizkuntzaren bidez burutuko da ebaluazioa. Areagotu egiten zaio ikasleari norbereganatze-arazoa.
H1 norbereganatzeko teoriak
Izan ere, ikaslearen enuntziatuak osatuagoak izango dira eskolaratzean, sintaktikoki zein semantikoki konplexuagoak. Jabetze-prozesu hori zenbait modutan izan da azaldua hizkuntz teorien arabera:
- Konduktismoa: Imitazioaren, praktikaren eta eskainitako errefortzuaren emaitza da norbereganatzea. Ohitura on berriak sortzea.
- Innatismoa: Inguruneak zer esana izango duen arren, biologikoki prestaturik dago haurra hizketarako. Printzipio-multzo batez osaturiko Gramatika Unibertsal bat bada, hizkuntza guztietarako bat dena.
- Elkarrekintza: Jaiotzetiko gaitasunekin elkarrekintzan, jabetze-prozesuan inguruneak betetzen duen rola azpimarratzen du.
Suma daitekeenez, hiru teoriek badute zer esana hizkuntzaren norbereganatze-prozesuetan.
Arazoa
Eskolaratzean hizketa aldatu egiten da, besteak beste, hizkuntza akademikoa eta zehatza bilakatzen delako langai eta komunikazio-gai. Hau da, pertsonen artean komunikatzeko oinarrizko trebetasunak izateaz aparte, gizarte eremuetan landu eta elkarrekintzan egituratzen direnak, gaitasun akademikoa ere eskatuko zaio ikasleari, alor formaletan garatu eta ezagutza kognitiboan oinarritutako jakintza eskatzen duena. Horren aurrean, lau oinarri nagusi proposatzen ditu Diaz Maggioli-k ama-hizkuntza eskolan lantzeko garaian:
- Hizkuntz aukerak eskaintzen dituen sistema dinamikoa da hizkuntza.
- Eguneroko gizarte-eremuetan erabiltzen den hizkuntzaren eta akademikoki erabiltzen denaren artean ezberdintasun adierazgarriak daude.
- Eremu formaletan hizkuntza irakastea berariazko hiztegia ematea baino gehiago da.
- Irakaslearen helburu nagusia ez da ikaslearen eguneroko hizkuntza eraldatzea; eremu akademikoetako hizkuntza ikasteko bitartekari bilakatzea baizik.
Horrenbestez, irakasleari eskatuko zaio: a) lantzen duen materiaren ezagutza; b) diziplina horren gaineko ezagutza pedagogikoa; eta, c) hizkuntzaren gaineko ezagutza pedagogikoa, ikas-edukien lanketan burutzen diren ikas-prozesuekiko harreman zuzen-zuzena duena. Izan ere, ikas-jarduera aktibatzeko beharrezkoa da kodea, eta kodearen bidez ematen dio irakasleak ikasleari sarbidea.
Ondorioz, ikuspegi testualak zentzua du eskolan, curriculum-arlo bakoitzak berariazko hizkuntz funtzioak eta testu-generoak garatzen dituen heinean. Horretarako ezinbestekoa izango du helburu eta audientzia ezberdinentzat osatutako enuntziatuetan egindako hizkuntz aukerak zehaztea eta deskribatzea.