Bideoteka
H412 - Algunos enfoques contemporáneos en el aprendizaje de lenguas
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Irakasten-arloak:
- Metodoa
- IFB zenbakia:
- 119
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Irakasten-arloak:
- Metodoa
- IFB zenbakia:
- 119
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
- Bisitak: 1848
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Gabriel Diaz Maggliolik hitzaldi bat eman zuen
gaztelaniaz 2016an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen
barruan, "H412 - Algunos enfoques contemporáneos en el aprendizaje de lenguas" izenburupean. El
profesor de segundas lenguas/ IX: Competencia metodologica para la
enseñanza y el aprendizaje - Analisis de las principales tendencias
metodologicas, enfoques y métodos contemporáneos ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk. Donostiako XXXV. Uda Ikastaroen baitan, 2016ko uztailaren 4tik 8ra bitartean.
Bideo
osoa entzungai eta ikusgai izateaz gain, bideoak euskaraz prestatutako
honako idatzizko laburpen hau duzue, eta bertan, bideoko ideia nagusiak
daude:
Competencia metodológica para la enseñanza y el aprendizaje ikastaroa. Miramar 2016.
Urteak aurrera egin ahalean, 70eko hamarkadan gorputza hartzen hasi zen ikuspegi komunikatiboa ortodoxia bilakatu da hizkuntzen ikas-irakaskuntzan, nahiz eta, ordutik hona, egundoko aldaketak jaso dituen gizarteak, nagusiki teknologietan oinarrituta. Horren ondorioz, proposamen didaktiko berriak aurkitu nahi izan dira hizkuntzen irakaskuntzan, besteak beste, garai hartan pentsaezinezkoak ziren hizkuntza inputak ahalbidetzen dituztelako informazio eta komunikaziorako teknologiek. Emanaldi honetan, ortodoxia hori apurtu nahi izan duten hiru proposamen azaltzen dizkigu Diaz Magglioli adituak: 1) Ikuspegi lexikoa, 2) Edukiaren eta hizkuntzaren ikaskuntza integratua, eta 3) Atazetan oinarritutako ikuspegia.
“The lexical approach” liburuan Michel Lewis-ek aditzera ematen duenez, lexikoa da hizkuntzaren eta komunikazioaren oinarrizko osagaia, ez gramatika, ez funtzioak, ezta testuak ere. Hizkuntza gramatikalizatutako lexikoa dela dio, eta ez lexikalizatutako gramatika. “Chunk”-en garrantzia azpimarratzen du — elkarren ondoan eta elkarrekin erlazioa duten hitz multzoa —, H1aren eskurapenean haurrak jasotzen duen input-kopuruaren ehuneko handia chunkek osatzen dutelako, eta adierazpenean jariotasunaren euskarri direlako.
Lewis, M. (2001). Planteamendu lexikala: ELTren egoera eta etorkizunerako proposamena. Itzulpen Saila 43
Edukiaren eta hizkuntzaren ikaskuntza integratua
Edukien ikaskuntzara bideratutako ikuspegi kognitiboa da, zeinetan bigarren hizkuntza bat erabiltzen den curriculum-edukiak irakasteko eta ikasteko, eta, bien bitartean, hizkuntza bera ere. Curriculum-edukia da, horrenbestez, hizkuntza ikasteko bidea.
Atazetan oinarritutako ikuspegia
Ataza bilakatzen da H2aren ikas-irakaskuntza prozesuan oinarrizko unitate, helburu izanik hizkuntzaren erabilera erreala, eta ez alderdi linguistikoen lanketa. Esanahiaren eraiketa ahalbidetuko duten atazak landuko dituzte ikasleek, bizitza errealean parte hartzeko aukera eskainiko dutenak.
Willis, J. (1999): Atazatan oinarritutako ikaskuntzarako lan-markoa. Itzupen Saila 41
Hona hiru proposamenak Richards-en eta Rogers-en ereduaren arabera: