INGURA A1 ikastaro osoaren online-aurkezpena

Argitaratua: asteazkena, 2024(e)ko urriaren 2(e)an, 11:16(e)tan
INGURA
2024ko martxoan jarri zuen martxan HABEk INGURA A1 doako ikastaro irekia (30 unitate). Urrian, berriz, A1 ikastaro osoa (60 ikastunitate) jarriko da erabiltzaileen esku, oinarrizko matrikulazio eta tutorizazio-baliabideekin batera.

INGURA A1 Ikastaroaren gaineko zehaztasunak aurkeztu eta kudeaketa-baliabideen inguruko azalpenak emateko, irailaren 30ean online saioa egin zen euskaltegi, autoikaskuntza-zentro eta gainerako kideekin batera.

Saioetan zuzenean esku hartzeko aukerarik izan ez zutenentzat, hona hemen saioaren bideoa eta aurkezpenean erabilitako dokumentazioa.

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

Ingura logoa

INGURA online ikas-plataforman emandako urratsak aurkeztu dira

HABEren zuzendari Jokin Azkuek eta proiektuaren arduradun tekniko Eskarne Lopetegik aurkeztu berri dituzte INGURA online ikas-plataforman orain arte emandako urratsak.
Ingura

INGURA ikas-ingurunean ikastaro-eskaintza argitaratzeko DEMOa

Euskaltegi zein bestelako zentroetako kudeatzaileek INGURA ikastaroen eskaintzak argitaratzeko laguntza-demoa.