Argitalpenak
Itzulpen Saila
- Atala:
Autonomia bigarren hizkuntzen irakaskuntzan
- Argitalpenak
- Sortua: 8 June 1984
- Bisitak: 1186
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Mende honetako 60. hamarkadaren azken aldera, zibilizazio industrialeko izena ematen zaien mendebaldeko herrietan postura soziopolitiko berria zabaldu zen. Postura horrek hauxe zuen ezaugarririk nagusiena: gizarteko aurrerapenaren neurria ez zen jadanik kontsumoaren eta zerbitzu on eta ugarien bidez bizimodu materialaren hobekuntza; neurria «bizitzaren kalitatearen» hobekuntzak emango zuen. Bizitzaren hobekuntza hori gizarteak bakoitzari dion errespetuaren hedapenean oinarritzen da.
Adinaren eragina bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan
- Argitalpenak
- Sortua: 14 April 1984
- Bisitak: 1208
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gizona bere bizitza oso-osoan, bukatu arte, dago ikaskuntza egoeran. Baina denboraldi batetik bestera gauza diferenteak ikasteaz gain, ikasteko gaitasuna eta ikasteko erak ez dira beti berdinak. Baina bada gizonak edozein unetan egin dezakeen ikaskuntza bat: bigarren hizkuntzaren ikaskuntza. Haurra delarik, edo gaztetxoa edo heldua, jar daiteke umetan ikasten duen ama-hizkuntzaz gain beste hizkuntzaren bat ere bereganatu ahalko duen giroan. Eta hau horrela izanik, eta pertsonak bigarren hizkuntza benetan ikasten duelarik, zenbait azterketa egin ondoren, ohartzen gara emaitzak batzuetan hobeak direla bestetan baino. Eta «ama-hizkuntza ikastea ziurra den bezala, atzerriko hizkuntzaren ezagutza ia beti murritza eta osatu gabea izaten dela