Hizpide 39

Argitaratua: ostirala, 1997(e)ko abuztuaren 15(e)an, 11:50(e)tan
Hizpide 39 alearen aurkezpena

Hizpide 39 alearen aurkezpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 1997(e)ko abuztuak 15
  • Bisitak: 794
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizpide 39 alearen aurkezpena

Gela irekia

Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (I)

  • Didakteka
  • Sortua: 1997(e)ko abuztuak 18
  • Bisitak: 1133
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Lehenengo artikulu hau Leioako Udal Euskaltegian abian dagoen Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektuaren berri ematera datorkigu.

Proiektuaren nondik-norako nagusiez eta programazioaz jardungo du egileak oraingoan, kurrikulu proiektuaren zertarakoa, ezaugarriak, pro­gramatzeko jokamoldea, etab. jorratuz. Hurrengo aleko artikuluan, aldiz, metodologiaren eta ebaluazioaren berri emango digu

Ikerketak

Euskara bere giroan ikasten

  • Didakteka
  • Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
  • Bisitak: 854
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Azken urteotan hainbat azterketaren gaia izan da zein ote den H2ren ikasle helduarentzat hizkuntz inguru onena. Begien bistakoa da gai honen garrantzia, nola irakaslearentzat hala ikaslearentzat ere. Horregatik, psikolinguisten aztergai bihurtu da, bai oinarrizko informazio linguistikoaren izaera aztertzen duenarentzat eta bai hizkuntza eskura­tzeko beharrezko input linguistikoaren nolakoaz dihardutenentzat.

Artikulu honek, hizkuntz inguru horietako batean -inguru informalean­HABEk "egonaldiak familia euskaldunetan" plangintzaren bidez eginda­ko esperientzia baten berri eman nahi du.

HIZPIDE 39

Administrazioko langileen euskara-irakasleen usteak

  • Didakteka
  • Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
  • Bisitak: 837
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Euskal Herriko administrazioetan euskararen erabilera normaltzeko pro­zesuak ahalegin handiak eskatzen ditu zalantzarik gabe. Ugari eta askotarikoak dira gainditu beharreko oztopoak. Begien bistakoa da, bes­talde, administrazioko langileak euskalduntzean euskaltegien eta euska­ra-irakasleen egitekoa.

Horiek horrela, lan bat burutu dugu administra­zioko langileen euskara-irakasleekin, beren ikasleen ikasprozesuari eta euskalduntzeko planari ere zer irizten dieten jakiteko asmoz.

bestelako lankidetzak

Gainbegirada bat ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz irakaskuntzaren historiari

  • Didakteka
  • Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
  • Bisitak: 927
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Gero eta ugariagoak dira ordenagailuak, gero eta indartsuagoak. Eta, gero eta gaitasun handiagoa dute datuak biltzeko unitateek, CD-ROMak esaterako. Baliabide guztiak bateratzen dituzten tresna bihurtu dira jada. Horrela, irudia, argazkia eta hotsa batera ekarriz, multimedia izena eman zaie komertzioaren munduan eta, artikuluan zehar ikusiko dugu­nez, historiaren haritik, hipermedia edo elkarreraginezko multimedia ize­na beharko luketen komunikabide bilakatu dira.

H39

Pentsamendu sortzailea hizkuntzen irakaskuntzan

  • Didakteka
  • Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
  • Bisitak: 800
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Pentsamendu sortzaileak azkeneko urteotan irakaskuntza orokorrean eta zehazki hizkuntzen irakaskuntzan izandako zereginaz dihardu arti­kulu honek.

Orain dela urte batzuk arte, pentsamendu sortzailea ba­tzuek (margolariek, ingeniariek, eskultoreek, etab.) zuten ahalmen gisa ikusten zen, baina zorionez gaur egun ikuspegi hori zeharo zaharkituta geratu da eta irakaskuntza-sistemari eskatzen zaizkion helburu garran­tzitsuenetarikoen artean ageri da. Pentsamendu sortzailearen eta beste aldagai batzuen (adina, sexua edo adimena) arteko harremana oso gar­bi egon ez arren, badirudi arlo honetan burututako ikerketen arabera fro­gatuta dagoela elebitasunak bermatu eta indartu egiten duela. Azkenik, pentsamendu sortzailea euskarazko klaseetan lantzeko hainbat ariketa aurkezten ditugu, baina ahaztu gabe irakasleak berak sortzailea izan behar duela.

Beste iturrietatik

Atazetan oinarritutako ikaskuntza gauzatzeko marko bat

  • Didakteka
  • Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
  • Bisitak: 826
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honetan aztertuko dut zelan bigarren hizkuntzaren eskurapena­ri buruzko ikerketak, batetik, eta hizkuntzaren irakaskuntza komunikati­boa bestetik, (80ko hamarkadan lparramerikan eta Europan nabarmen hazitako arloak, hurrenez hurren) batera etorri diren azken aldion, eta zelan adar horiek eskaintzen dizkiguten elkarren osagarri diren ikuspe­giak hizkuntzaren irakaskuntza efektiboaz.

Zehatzago esanda, badirudi biek bultzatzen dutela atazetan oinarritutako planteamenduen aldeko joera, ikaste eta irakasteari dagokionez. Atazetan oinarritutako plantea­menduak behar bezain kontu handiaz ez gauzatzeak sor ditzakeen zen­bait arrisku ere azpimarratuko dira artikuluan, eta, horretaz gain, ataze­tan oinarritutako ikaskuntza modu etekintsuan antolatzeko erabil daitez­keen printzipioetako batzuk ere aztertuko dira.

Beste iturrietatik

Syllabusak, corpusak eta datuek gidatutako ikaskuntza

  • Didakteka
  • Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
  • Bisitak: 764
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Bi syllabus-mota bereizten ditu artikulugileak. Lehenengoak hizkuntza­ren egiturak, nozioak, funtzioak hartzen ditu aintzat. Bigarrenak, berriz, ikasgelan burutu beharreko jarduera-multzo bat eskaintzen du, atazak, alegia. Eta, ez du aintzakotzat hartzen horretarako erabil daitekeen hiz­kuntza. Lehenengoak zuzentasunari begiratzen dio. Bigarrenak, berriz, jarioari. Nola orekatu osagaiok bietako baten kaltetan aritu gabe? Horra hor artikulugilearen kezka eta artikuluan jorratuko duen aztergai nagu­sia.