Atazetan oinarritutako ikaskuntza gauzatzeko marko bat

Argitaratua: asteartea, 1997(e)ko abuztuaren 19(e)an, 10:20(e)tan
Beste iturrietatik

Artikulu honetan aztertuko dut zelan bigarren hizkuntzaren eskurapena­ri buruzko ikerketak, batetik, eta hizkuntzaren irakaskuntza komunikati­boa bestetik, (80ko hamarkadan lparramerikan eta Europan nabarmen hazitako arloak, hurrenez hurren) batera etorri diren azken aldion, eta zelan adar horiek eskaintzen dizkiguten elkarren osagarri diren ikuspe­giak hizkuntzaren irakaskuntza efektiboaz.
Zehatzago esanda, badirudi biek bultzatzen dutela atazetan oinarritutako planteamenduen aldeko joera, ikaste eta irakasteari dagokionez. Atazetan oinarritutako plantea­menduak behar bezain kontu handiaz ez gauzatzeak sor ditzakeen zen­bait arrisku ere azpimarratuko dira artikuluan, eta, horretaz gain, ataze­tan oinarritutako ikaskuntza modu etekintsuan antolatzeko erabil daitez­keen printzipioetako batzuk ere aztertuko dira.