Hizpide 70

Argitaratua: Tuesday, 21 April 2009, 12:15 PM
Hizpide 70 alearen aurkezpena

Hizpide 70 alearen aurkezpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 21 April 2009
  • Bisitak: 475
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizpide 70 alearen aurkezpena

hizpide 70

C-testa mailaketa-proba gisa aztertuz

  • Didakteka
  • Sortua: 6 May 2009
  • Bisitak: 1116
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Jorratuak ditugu Cloze-testaren eta C-testaren gaineko hainbat alderdi aldizkari honetan bertan (Perales, 2006, 2007). Oraingo lan hau, berriz, paratu dugu “C-testei gertuagotik begiratuz” izenburu duenaren segida gisa.

Artikulu hartan aztertutako alderdi teorikoak abiapuntu harturik, C-testak gure ingurunean zenbateraino den aplikagarri eta baliagarri begiratzen hasi nahi dugu. Lana bi zatitan dago banatua. Lehenengoan, aipatu artikuluan azaldutako hainbat kontzeptu teoriko ekarriko ditugu berriz gogora eta horiei erantsiko, gaurkotze aldera, beste bat zuk merezi dutelakoan.

Bigarren zatian, berriz, C-test bat prestatu, euskara-hiztunez osaturiko bi lagini eta euskara-ikasle helduez osaturiko hirugarren lagin bati ere erantzunarazita emaitzen azterketa azalduko dugu. Hirugarren laginean Donostiako hainbat euskaltegitako 83 euskara-ikaslek hartu dute parte. Zeregin horretan, Amarako AEK, Hitzez, Ilazki, Legazpi 6, Urumea eta Urrats euskaltegiak izan ditugu lankide.

Aurreko berrikusketa teorikoetan idatzi bezala, C-testari ikusten zaizkion egitekoetako bat da ikaslegaia ikas-prozesuaren zein urratsetan dagoen zehaztea. Hori horrela, probaren alderdi horri begiratuko diogu azterlan honetan.

Bestelako lankidetzak

Ekintza komunikatiborantz (I)

  • Didakteka
  • Sortua: 6 May 2009
  • Bisitak: 547
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Idazteko makina sortu zenean ez zen bazter geratu eskuz idaztea. Zinea sortu zenean ez zen bazter geratu argazkigintza. Telebista sortu zenean ere zinea ez zen zokoratu. Eta, Internet sortutakoan, egokitzapenak egokitzapen, bizi bizirik iraun zuten aurreko horiek. Bereganatu ere egin zituen Internetek lehengo horien hainbat eta hainbat alderdi. Halatsu gertatu da hizkuntzen irakaskuntzan. Metodo berri batek ez du bere osoan, bederen, aurrekoa deuseztatzen. Aitzitik, hainbat alderdi bereganatuta, gorde, eraldatu edota beren horretan iraunarazi ere egiten ditu aurrekoen ezaugarri asko. Artikulugileak gainbegirada zolia egiten die metodoei eta haien ibilbideei, horien ezaugarriak aztertuz eta alderatuz. Lanaren bigarren partean, berriz, hurrengo alean, bete-betean ekingo dio ekintza komunikatiboari horren ezaugarriak sakonetik aztertuz.

Hizpide 70

Ikaskuntza konbinatua: irakasleen prestakuntza eta lehenengo urratsak euskaltegietan

  • Didakteka
  • Sortua: 6 May 2009
  • Bisitak: 604
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Gero eta menta handiagokoa da “Ikaskuntza konbinatua” edo “Blended learning” ikasteko sistema. Ikaskuntza konbinatuak, nagusiki, aurrez aurreko saioak eta online teknologia elkarrekin biltzen ditu bere baitara. Baina, ikaskuntza konbinatua irakasteko bide desberdinen metaketa soila baino haragokoa da. Zer irakatsi, nola irakatsi, zer zeren bidez, nola uztartu elkarrekin irakasgaiaren atalak, zein diren irakaslearen eta ikaslearen egitekoak, harremanen nolakoa… Alderdi asko daude honetan guztian arretaz begiratu eta tentuz aztertzekoak. Artikulu honetan, “Ikaskuntza konbinatua” bitarteko dela burututako hainbat ikastaldiri egingo die so artikulugileak eta horien nondik norakoen berri ondorengo lerroetan emango ditu.

Hizpide 70

Podcasting, audio-fitxategiak Interneten editatzeko teknika: funtzionalitatea eta erabilera didaktikoak

  • Didakteka
  • Sortua: 6 May 2009
  • Bisitak: 1381
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honen bidez podcasting-aren mundura hurbildu nahi dugu. Telefonoak, PDAk, mp3 edo mp4ko irakurgailuak poltsikoan daramatzagula irteten gara gaur egun kalera. Abiadura itzelaz eskuetaratzen zaizkigu aurrerapen teknologikoak. Gizarteak aurrera egin eta guztiz nabariak dira irakaskuntzan ere aurrerapen horien isla. Ez dugu ulertzen gizarteari lotzen ez zaion irakaskuntza-paradigmarik, harekin bat ez datorrenik.

Teknologia berrien trena abian da, gustatu ala ez. Pena litzateke geltokian gelditzea. Artikulu honetan Podcasting zer den, eta hizkuntzak irakasteko eta lantzekoan zertarako eta nola erabil daitekeen azaltzen ahaleginduko gara, oraingoa bezalako beste artikulu bat zuekin egin dugun moduan jardunez eta horiei segida emanez, gure helburua gutxieneko trebetasuna eskuratzea baita, askorentzat hain arrotza den gai honetan.