Hizpide 73

Argitaratua: Wednesday, 21 April 2010, 1:10 PM
Hizpide 73 alearen aurkezpena

Hizpide 73 alearen aurkezpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 21 April 2010
  • Bisitak: 361
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizpide 73 alearen aurkezpena

hizpide 73

Gaitasun estrategikoa: gaia zertan den

  • Didakteka
  • Sortua: 3 January 2010
  • Bisitak: 713
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hainbat hiztunek era eraginkorrean komunika dezakete hizkuntz baliabide gutxiren jabe izanik. Nola moldatzen dira, ordea, ehun, berrehun hitzi horrenbesteko etekina ateratzen? Eskuak mugituz, imintzioak eta keinuak eginez, besteak beste. Orobat, isiluneak, errepikak, itzulinguruak ere baliatzen dituzte. “Erraldoi” hitza ezagutzen ez badute “oso handia” esango dute horren ordez. “Baratze emankorra” esaten ez badakite “lur ona” esango dute. Hiztun horiek badira hizkuntza erabiltzeko gaitasun estrategikoaren jabe. Gaitasun estrategikoa gaitasun komunikatiboaren baitan bereizten den osagaietako bat da. Eta komunikazioan duen garrantzia aho batez aitortzen zaio hizkuntz irakaskuntzaren alorrean.

Artikulu honetan, gaiari begiratuko diogu nondik norako nagusiak jorratuz, eta, definizioak eta estrategia-sailkapenak eskainiz. Ebaluazioa ere hartuko dugu aintzat. Era berean, gaitasun hori irakatsi ote daitekeen izango dugu aztergai. Horrekin guztiarekin batera, euskarari dagokionez, ikerketa-ahalegin xume baten zertzeladak ere eskainiko ditugu.

hizpide 73

Tokiko hizkera bizirik dagoen herri baten errealitateaz

  • Didakteka
  • Sortua: 3 January 2010
  • Bisitak: 666
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Asko dira Euskal Herrian hizkuntza normalizazioaren bidean lanean ari diren udalerriak eta asko dira, halaber, gehiago edo gutxiago, baliabide ekonomikoak zein pertsonalak gorabehera, euskararen normalizazioa berreskuratzeko asmotan, gaiaren inguruan egiten diren hausnarketa, azterketa, ikerketa, diagnostiko, diseinu, plan, komunikazio, ebaluazio, hipotesi, jardunaldi eta abarrekoak. Artikulu honetan, gure asmoa eta helburua da ekarpen txiki bat egitea tokiko hizkera bizirik dagoen herri baten berezitasunetik abiatuta.

bestelako lankidetzak

Hamar galdera 4. mailako irakasleari

  • Didakteka
  • Sortua: 6 January 2010
  • Bisitak: 398
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Dezenteko jakin-mina piztu du euskalduntze-alfabetatzearen 4. mailak. Eta interes horren lekuko Ermuko AEK-n irakasle ari den Aitor Ogizaren ekarpena dakargu orrialde hauetara. Lana, gogoeta teorikoei muzin egin gabe, ikuspegi praktikotik bideratuta dator batez ere, zeren eta oso kontuan hartu baitu artikulugileak ikasgelako egunoroko jarduna. Hari horretatik, 4. mailaren nondik norakoak ezart zen dituzten hamar galdera egin ditu baita erantzunak eman ere. Horrela bada, “Zer da 4. maila” galderatik hasi eta “Zelan egokit zen zaio on line formatuari” galderaraino arin, era errazean eta ulerkorrean jorratu ditu maila horren ipi-apa guztiak.