Didakteka
Gaitasun estrategikoa: gaia zertan den
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Edukiak:
- Gaitasun estrategikoa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 73

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Edukiak:
- Gaitasun estrategikoa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 73
- Bisitak: 607
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hainbat hiztunek era eraginkorrean komunika dezakete hizkuntz baliabide gutxiren jabe izanik. Nola moldatzen dira, ordea, ehun, berrehun hitzi horrenbesteko etekina ateratzen? Eskuak mugituz, imintzioak eta keinuak eginez, besteak beste. Orobat, isiluneak, errepikak, itzulinguruak ere baliatzen dituzte. “Erraldoi” hitza ezagutzen ez badute “oso handia” esango dute horren ordez. “Baratze emankorra” esaten ez badakite “lur ona” esango dute. Hiztun horiek badira hizkuntza erabiltzeko gaitasun estrategikoaren jabe. Gaitasun estrategikoa gaitasun komunikatiboaren baitan bereizten den osagaietako bat da. Eta komunikazioan duen garrantzia aho batez aitortzen zaio hizkuntz irakaskuntzaren alorrean.
Artikulu honetan, gaiari begiratuko diogu nondik norako nagusiak jorratuz, eta, definizioak eta estrategia-sailkapenak eskainiz. Ebaluazioa ere hartuko dugu aintzat. Era berean, gaitasun hori irakatsi ote daitekeen izango dugu aztergai. Horrekin guztiarekin batera, euskarari dagokionez, ikerketa-ahalegin xume baten zertzeladak ere eskainiko ditugu.