Tokiko hizkera bizirik dagoen herri baten errealitateaz

Argitaratua: Sunday, 3 January 2010, 2:15 PM
hizpide 73

Asko dira Euskal Herrian hizkuntza normalizazioaren bidean lanean ari diren udalerriak eta asko dira, halaber, gehiago edo gutxiago, baliabide ekonomikoak zein pertsonalak gorabehera, euskararen normalizazioa berreskuratzeko asmotan, gaiaren inguruan egiten diren hausnarketa, azterketa, ikerketa, diagnostiko, diseinu, plan, komunikazio, ebaluazio, hipotesi, jardunaldi eta abarrekoak. Artikulu honetan, gure asmoa eta helburua da ekarpen txiki bat egitea tokiko hizkera bizirik dagoen herri baten berezitasunetik abiatuta.

Beste eduki interesgarriak

Bestelako lankidetzak

Helduak euskalduntzeko mintzamen-ariketak

Artikulu honetan mintzamen-ariketa komunikatiboak eskaintzen dira. Helduekin lan egiteko dira. Gaiak aldatuta ariketa-mota hauek ikasle gazteagoentzat ere balio lezakete. Ariketa-ereduak dira, irakasleak bere beharretara egokitu ditzakeenak. Adibidez, hurrenkeratze- edo zerrendatze-jardueretan umearen mundutik hurbil dauden itemak hurrenera daitezke: janariak, irudi bizietako pertsonaiak, kirolariak, jolasak, kantak…, asmakizun zientifikoak hurrenkeratu ordez. Hurrenkeratzeko irizpideak aldatzeko aukera ere badago. Gaia ere alda liteke ikasteko arloaren arabera, dela historiako, ingurumeneko, musika eta abarreko edukiak erabilita murgiltze-eredu batean (CLIL). Itemak hurrenkeratzeko jarduerak daude; rol-jokoak egiteko jarduerak daude; produktuak ekoizteko jarduerak daude: eztabaidak, plangintzak… Asmoa goi-mailetarako ariketa-bildumatxo bat egitea da. Ariketa-tipoak izango dira, gero, irakasleak, moldatuko dituenak bere mailen arabera.