Hizpide 42

Argitaratua: Friday, 21 August 1998, 9:00 AM
Hizpide 42 alearen azalpena

Hizpide 42 alearen azalpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 21 August 1998
  • Bisitak: 415
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizpide 42 alearen azalpena

Gela irekia

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua euskaltegian: hainbat kezka

  • Didakteka
  • Sortua: 18 August 1998
  • Bisitak: 415
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honen helburua da Gasteizko IKAn Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluan lanean hasi ginenetik gaur arteko esperientziaren berri ematea. Horretarako, batez ere, bi atali erreparatuko diogu: batetik, aplikazio aurrean eta aplikazioan izan ditugun arazoei; bestetik, aurrera begirako ondorioei.

Ondoko lerrootan irakurriko duzuena Gasteizko IKAren esperientzia duzue. Ez du esan nahi euskaltegi guztietan berdintsu gertatu denik, baina, gure ustez, plazaratuko ditugun arazo nagusienak nahiko orokorrak izan dira eta saio-talde gehienek izan dituzte. Jakina, beste hainbat zalantza eta arazo nork berean izan du eta horiek ere aintzat hartu beharko ditugu, aurrera egin nahi badugu.

Gela irekia

Berrikuntza metodologikoak kurrikulu berrian

  • Didakteka
  • Sortua: 18 August 1998
  • Bisitak: 503
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Kaixo, egun on edo eguerdi on. Horrela eman nion hasiera neure jardunari UEUk eta HABEk kurrikulu berriaren inguruan antolatutako jardunaldietan. Baina oraingo honetan –arratsalde on edo gabon ere– gaineratzerik badut. Ez baitakit zuretzat, nire irakurle berriarentzat, zein ordu den ezta zein egoeratan zauden ere. Baina lasai, nire aurkezpen hau arina izango da eta. Oso ondo dakit zein denbora gutxi geratzen zaigun irakasleoi “rolloak” irakurtzeko. Eta azpimarratu nahi nuke azalpen hauek zuri, euskaltegiko irakasle horri, zuzenduak daudela.

Hemen metodologiaz azalduko dudana, 4 urte luze-laburretan kurrikulu berriaren bueltan ibili ondoren, nik neuk, euskaltegiko irakasle honek, ateratako konklusioak dira. Gainera konklusio hauek erraz ulertuko dituzulakoan nago, ez bainaiz termino zailen lagun. Hau guztia esanda, gai hau azaltzeko zein puntu ukituko ditudan aipatuko dut. Hasteko, gogoetatxo bati ekin nahi nioke. Gero gaian sarturik, kurrikulu berriak planteatzen dituen aldakuntza metodologikoak hiru esparrutan azalduko ditut; batetik ikaskuntzaren inguruko ikuspegia; bestetik, irakasle eta ikasleen roletan gertatzen den aldaketa; eta, azkenik, sortu beharreko ikasariketa eta materialen ezaugarriak.

Gela irekia

Atazetan Oinarritutako Irakaskuntza: Hernaniko Udal Euskaltegiko Esperientzia

  • Didakteka
  • Sortua: 18 August 1998
  • Bisitak: 520
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu hau HABEk eta UEUk kurrikulu berriaren gainean “Helduen euskalduntzearen berrikuntza kurrikularra” izenez Bilbon, 1998ko martxoaren 27an, antolatutako ikastaroan egin nuen hitzaldia bera da, aldizkari honetan argitaratzeko apur bat moldatua.

Ez zen hitzaldi horren helburua izan, eta ez da artikulu honena ere izango, Atazetan Oinarritutako Irakaskuntza (AOI) deituriko metodologiaren nondik-norako teorikoak azaltzea –horretarako gu baino adituagoak badira–, baizik eta Hernaniko Udal Euskaltegian metodologia hori aplikatu nahian egin ditugun pausoen eta esperientziaren berri ematea, norbaitentzat baliagarria izan litekeelakoan.

Gela irekia

Saio-taldetik saio-euskaltegira

  • Didakteka
  • Sortua: 18 August 1998
  • Bisitak: 505
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hamairu ikastalde ari dira jada euskara ikasten Barakaldoko Udal Euskaltegian Kurrikulu berriaren haritik. Ikastalde batekin hasi ziren orain dela lau urte eta orain arteko ibilbidearen berri ematen digu artikulugileak.

Gela irekia

Kurrikulua eta ebaluazioa

  • Didakteka
  • Sortua: 18 August 1998
  • Bisitak: 590
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ebaluazioa tramite ezezkorra izan da beti. Batzuentzat (irakasleontzat) lan izugarria (zuzenketak egin beharra, askotan presaka…) beste batzuentzat (ikasleentzat) estuasuna eta urduritasuna (mintzamena aztertzean batez ere). Orain arte era murritzean eta ikasleak ikasprozesuaren zati batean lortutako ezagupenen maila neurtzeko baino ez dugu erabili izan. Funtzio hautakorra eta baztertzailea eman izan zaio.

Ebaluazioaren gainean denok irakurriak ditugu hainbat txosten, artikulu, memoria, iritzi-artikulu… baina lerro hauetan hainbat puntu aipatu, azpimarratu eta, zenbait kasutan, gogorarazi nahi nuke. Beti ere HEOK inguruan aritu garen saio-euskaltegien izenean eta, bereziki, Ulibarri Euskaltegian egindako zehaztapenetik atera dugun esperientziatik abiatuta.

Gela irekia

Euskaltegiaren kurrikulu-proiektua

  • Didakteka
  • Sortua: 18 August 1998
  • Bisitak: 454
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honek Legazpi 6 euskaltegiko kurrikulu-proiektuaren nondik-norako nagusien berri jakiteko parada eskainiko digu. Oinarrizko Euskalduntzearen Kurrikuluaren ekarpenak aztertuta, eta horien itzalpean tokian tokikoari aitortuz ari dira bertako arduradun didaktikoak proiektua hezurmamitzen, Euskaltegiaren orain arteko jarduna ere ondo gogoan harturik.

Euskararen kutxa

Klasean: zalantzak eta oreka

  • Didakteka
  • Sortua: 18 August 1998
  • Bisitak: 518
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Gero eta zailagoa da euskara baizik ez dakienik aurkitzen. Euskal Herrian gaztelania eta frantsesa ere erabiltzen dira. Eta, euskara, bistan denez, elebizko ingurunean irakasten da. Hizkuntza “hizkuntz ukipen-egoeran” irakastea deritzo horri. Egoera horrek ezaugarri propioak ditu eta etengabe arretaz zaindu beharreko alderdiak dakartza berekin. Horietxek aztertzera dator, hain juxtu, artikulugilea segidan.

Mintegi iraunkorra

Mintzalaguna Egitasmoa Pasaiako Udal Euskaltegian

  • Didakteka
  • Sortua: 18 August 1998
  • Bisitak: 427
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ingurune erdaldunean kokatuta dagoen beste edozein euskaltegitan bezala, Pasaiako Udal Euskaltegiko kezkarik nagusietako bat ikasleei euskara praktikatzeko aukerak eskaintzea da. Izan ere, gure jarduera osoa ikasleak euskara erabiltzeko gai izan daitezen antolatua badago ere, jakitun gaude euskara eskoletan erabiltzea ez dela aski ikasprozesua arrakastaz garatzeko, hau da, euskaldun oso bihurtzeko. Hori horrela, mintzalaguna egitasmoa jarri genuen martxan. Eta horixe izango da artikulu honetan jorratuko dugun gaia.

Bestelako landidetzak

Ebaluazioaren alfabetoa

  • Didakteka
  • Sortua: 18 August 1998
  • Bisitak: 1206
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Gai mamitsua, zaila, eta zenbaitetan iritzi kontrajarrien iturria ere bada ebaluazioa. Artikulu hau hiztegi modura dago paratua. Artikulugileek diotenez, gizakiak berezkoa du subjektibotasuna, munduaren ikuspegi bat, errealitatea bereganatu eta ulertzeko modu bat. Ildo bertsutik, ez dago ebaluaziorik erabat objektiboa, perfektoa eta hutsunerik gabea denik. Artikulugileen ustea horixe delarik, beren ikuspegia, ebaluazioari buruzkoa, eskainiko digute segidako artikuluan, definizioz definizio, autoebaluaziotik autonomiaraino.

Bestelako lankidetzak

Hizkuntz irakaskuntza hizkuntza irakastea da

  • Didakteka
  • Sortua: 18 August 1998
  • Bisitak: 445
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Gauza jakina da hizkuntzen irakaskuntzari bi eratan so egin dakiokeela: prozesua den aldetik eta produktu edo emaitza den aldetik. Baina, ez da erraza bi ikuspegi horiek elkarrekin era egokian uztartzen. Artikulugilearen ustez, gehiegi azpimarratu da azken hamarkadotan, ingelesaren irakaskuntzan, prozesuaren ikuspegia emaitzarenaren kaltetan.

Eta, oreka berreskuratu nahiez, oinarrietara “itzultze bat” proposatzera dator. Hutsune bat ikusten die, bestalde, atazetan soilik oinarritutako syllabusei, ez baitute biderik uzten hiztegiaren irakaskuntzaz behar hainbat arretatzeko. Koxka hori berdindu asmoz, Syllabus Lexikalaren beharra ere aldarrikatzera dator Michael Swan.

Beste iturrietatik

Metodoen bizitza ezkutua

  • Didakteka
  • Sortua: 18 August 1998
  • Bisitak: 508
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honetan, hizkuntz irakaskuntzako metodoen estatusa hiru ikuspegitatik aztertuko ditugu. Lehenik, metodoak nagusiki hizkuntzaren teoria batean (eta, beraz, hizkuntz syllabus baten nolakotasunari dagozkion ikuspegietan), edo hizkuntz ikaskuntza-prozesuen nolakotasunaren teoria batean oinarritzen ote diren ikusiko dugu. Ardatza hizkuntza duten edo ikaskuntza duten metodoen arteko desberdintasunak aztertzeko, hizkuntz programa eta syllabusaren diseinuan eta berrikuntzak dakartzaten metodoetan gaur dauden joerak kontuan hartuko dira. Bigarrenik, metodoak hautatzeko arrazoiak eta beren eragina ikusiko dugu.

Arrazoi horiek askotan ez dute zerikusi handirik izaten metodo jakin baten filosofia edo edukiarekin, baina bai metodoaren formarekin eta onespenarekin. Azkenik, metodoak curriculumaren garapenari buruzko kezka zabalagoen arabera aztertuko ditugu. Ikuspegi honetatik, metodoei buruz planteamendu zehatzagoak behar direla ohar gaitezke. Gaur erabiltzen diren metodo gehienak ez dira behar bezala ebaluatu, eta ez da datu nahikorik jaso ebaluazio hori bideratzeko. Helburuak eta irizpideak askotan ez dira zehazten, eta ez dago daturik benetan nola erabiltzen diren ikusteko. Curriculumaren garapena gai zabalagoei begira egin beharra azpimarratzen da.