Hizpide 64

Argitaratua: Wednesday, 4 April 2007, 1:35 PM
Luis Mari

IKTetan oinarritutako hezkuntza

  • Didakteka
  • Sortua: 11 May 2007
  • Bisitak: 881
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Informazio eta Komunikaziorako Teknologietan (IKT) oinarritutako hezkuntza dela-eta, oso ikuspegi ezberdinak azaleratu dira gure artean azken urteotan. Izan ere, IKTek hartutako lekua eta pisua direla medio eraldatzen ari zaizkigu planteamenduak, eskenatokiak eta heziketa-praktikak; bete-betean harrapatzen baitu iraultza teknologiko honek heziketa-prozesua –informaziorako sarbidea, ezagutzaren garapena eta hedapena, eta komunikazio-harremanak– ohiko denborak eta esparruak eraldatuz eta berriak azaleraziz. Eta hori, behin eta berriz, ikas/irakas-prozesuaren kalitatearen izenean.

Iñaki Murua

Partaidetza pasiboa Interneten sortutako talde eta komunitateetan: kezka eta oztopoak

  • Didakteka
  • Sortua: 11 May 2007
  • Bisitak: 1377
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Partaidetza pasiboa edo “lurking” delakoa gertakari hedatua da Interneten sortzen diren taldeetan. Horren zabaldua dagoen arren kezka--iturri izan ohi da maiz arduradun, administrari eta abarrentzat. Izan ere, gutxieneko komunikazioa ezinbestekoa da zereginak behar bezala burutzeko eta, azken batean, ziberkomunitateak eraiki eta garatzeko.

Beraz, fenomeno hori sortarazten duten zergatien bila ikerketa bat burutu genuen 2006ko udaberrian HABEren Irakaslearen Gunea esparru telematikoan, “Egitasmoa eta Memoria” taldean hain zuzen. Partaidetza pasiborako arrazoiak aurkitzeaz gain, partaidetza aktiborako bideak bilatu nahi izan genituen. Bihoazkie hemendik eskerrik beroenak lankide eta bidaide izan ziren guztiei.

hizpide 64

Osasun-arloko profesionalentzako on-line ikastaroak (I)

  • Didakteka
  • Sortua: 11 May 2007
  • Bisitak: 452
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Osasun-arloko profesionalentzat eta, gainera, On-line. Egia esateko, ez da erraz imajinatzen Hernaniko Udal Euskaltegia bezalako euskaltegi bat, txikia, osasun-zentro bat baino ez herrian, horrelako erronka bati aurre egitea, erronkatik ere izan baitu gure esperientzia honek. Baina ibiliz egiten omen da bidea eta gurera ere ibilian etorri zen aukera ate joka.

Atea ireki zuena HABE izan zen, 2003ko irailaren 10eko ebazpenean jasotako deialdiaren bidez. Deialdi haren bidez behar edo helburu berezietarako euskararen irakaskuntza birtualean on-line ikastaroak lantzeko eta ezartzeko proiektuen garapenerako diru-laguntzak arautzen ziren. Atea ireki eta gu sartu.

Ondorengo orrialdeotan saiatuko gara ibilitako bideak nora eraman gintuen erakusten, bide hori egiteak eragindako hausnarketak azaltzen eta, batez ere, hori izango da-eta irakurlearentzat interesgarriena, fruituaren berri ematen.

hizpide 64

Osasun-arloko profesionalentzako on-line ikastaroak: Ikastaroaren inplementazioa (eta II)

  • Didakteka
  • Sortua: 11 May 2007
  • Bisitak: 391
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

2004ko abenduan egin genuen moduluen esperimentazioa, diseinatutako hiru moduluetatik birena, behintzat. Medikuntza orokorreko 1. moduluarena eta Pediatriako 1.arena. Talde bana izan genuen. Handik urte eta erdi eskasera, 2006ko maiatza eta ekainean, berriz, moduluak merkaturatu eta guztira EAEn bost talde ibili badira ere, gurean medikuntza orokorreko talde bat aritu da. Bai esperimentazioa, bai inplementazioa, biak hartuko ditugu hemen aintzat, ikasleen ezaugarrien berri eta esperientzia didaktikoarena ematekoan.

Hizpide 64

Ebazten dut

  • Didakteka
  • Sortua: 11 May 2007
  • Bisitak: 448
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Sarritan sortzen zaizkigu zalantzak, bai hizketan eta bai idazten ari garela, baina ez dira denak berdinak izaten. Artikulu labur honetan, euskarazko zalantza esanguratsu batean jarriko dugu arreta; alegia, zer formula erabili lege, dekretu, agindu, ebazpen eta horrelako idatzietan: “xedaTU dut”, “ebaTZI dut” eta antzekoak ala “xedaTZEN dut”, “ebazTEN dut” eta antzekoak?

Txikikeria dirudi, baina hizkuntzaren funtsa-funtsari dagokio. Auzia ebazteko, gramatikara baino barrurago jo behar dugu: hizkuntzak gauzatzen duen ekintza komunikatibora. Eta hain da berezia ekintza komunikatibo hori, non arreta eta eginahala areagotzea eskatzen digun, atzeman nahi badugu.

Hain zuzen, azken batean, horixe ari zaigu eskatzen HEOK: arreta eta eginahala areagotzea, hiztunak hitz eginez eta idatziz gauzatzen dituen ekintza komunikatiboak atzemateko, horiek oinarri eta ardatz hartuta eraiki dezagun geure jarduera didaktikoa. Hemen, hasteko, ea asmatzen dugun aipatutako auzia ebazten.

hizpide 64

Instrukzio bidezko hizkuntz ikaskuntzari lotutako dimentsio psikologiko eta emozionalen inguruko ikerketa: oztopoak eta aukerak*

  • Didakteka
  • Sortua: 11 May 2007
  • Bisitak: 462
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulu honetan ideia nagusi hau aurkeztu nahi dut: bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan (BHI) bigarren hizkuntzaren (H2) ikaskuntzari lotutako dimentsio psikologiko eta emozionala kontuan hartu behar direla, baina ikerketa-programa hori gauzatzen hasi aurretik zenbait oztopo epistemologiko eta metodologiko gainditu beharra dagoela. Ideia hori azaltzeko, lankideekin batera azken hamarkadan zehar garatu ditudan bi ikerketa-programa aztertu ditut zehaztasun handiz, bi alderdi hauetan oinarrituz nagusiki: kanporakoitasuna (estrabertsioa) aztertu dugu, batetik, BHIn gizabanakoen arteko desberdintasunen tradizioaren barruan ikertu beharreko aldagai psikologikotzat hartuz, eta H2)n emozioak nola adierazten diren aztertu dugu, bestetik.

Artikuluan zehar azaltzen dudanez, ikerketa isolatu edo bakartuen aurka jotzen dut. Eta instrukzio bidezko BHIn jakintza-alorren arteko harreman handiagoa behar dela diot. Testuan esaten dut aniztasun metodologiko eta epistemologiko handiagoa izango bagenu, instrukzio bidezko BHIren gaineko ikerketak hobetu egingo liratekeela.

Azkenik, iruditzen zait ikertzaileek afektua eta emozioak gehiago aztertuko balituzte, atzerriko hizkuntzak ikasteko materialen egileak eta atzerriko hizkuntzen irakasleak gehiago arduratuko liratekeela ikasleei emozioak H2n komunikatzen eta hizkuntza horretan gaitasun soziokulturalak garatzen irakasteko garaian.