Osasun-arloko profesionalentzako on-line ikastaroak (I)

Argitaratua: Friday, 11 May 2007, 3:20 PM
hizpide 64

Osasun-arloko profesionalentzat eta, gainera, On-line. Egia esateko, ez da erraz imajinatzen Hernaniko Udal Euskaltegia bezalako euskaltegi bat, txikia, osasun-zentro bat baino ez herrian, horrelako erronka bati aurre egitea, erronkatik ere izan baitu gure esperientzia honek. Baina ibiliz egiten omen da bidea eta gurera ere ibilian etorri zen aukera ate joka.

Atea ireki zuena HABE izan zen, 2003ko irailaren 10eko ebazpenean jasotako deialdiaren bidez. Deialdi haren bidez behar edo helburu berezietarako euskararen irakaskuntza birtualean on-line ikastaroak lantzeko eta ezartzeko proiektuen garapenerako diru-laguntzak arautzen ziren. Atea ireki eta gu sartu.

Ondorengo orrialdeotan saiatuko gara ibilitako bideak nora eraman gintuen erakusten, bide hori egiteak eragindako hausnarketak azaltzen eta, batez ere, hori izango da-eta irakurlearentzat interesgarriena, fruituaren berri ematen.

Beste eduki interesgarriak

hizpide 64

Osasun-arloko profesionalentzako on-line ikastaroak: Ikastaroaren inplementazioa (eta II)

2004ko abenduan egin genuen moduluen esperimentazioa, diseinatutako hiru moduluetatik birena, behintzat. Medikuntza orokorreko 1. moduluarena eta Pediatriako 1.arena. Talde bana izan genuen. Handik urte eta erdi eskasera, 2006ko maiatza eta ekainean, berriz, moduluak merkaturatu eta guztira EAEn bost talde ibili badira ere, gurean medikuntza orokorreko talde bat aritu da. Bai esperimentazioa, bai inplementazioa, biak hartuko ditugu hemen aintzat, ikasleen ezaugarrien berri eta esperientzia didaktikoarena ematekoan.