Argitalpenak
Goza daiteke gehiago. Euskaldun baten hizkuntz bidaia
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Edukiak:
- Gaitasun soziolinguistikoa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 86
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Edukiak:
- Gaitasun soziolinguistikoa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 86
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bisitak: 1512
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Behin batean, euskaldun izatea erabaki nuen. Urte asko joan dira harrezkero, eta bidean izugarri ikusi eta ikasi dut. Ez da lan erraza erabakiak gauzatzea; gehienetan, erronka polita dago esatearen eta izatearen artean. Aditu batzuen laguntzari esker eta eskarmentuz ikasitakoari esker, hobeto ulertzen dut orain nola egin daitekeen bide hori, nola hurbil gaitezkeen izan nahi dugun horretara.
Uzta eguraldiak mugatzen duelakoan, aitzurrari eragiten ahantz daiteke. Egun, batzuek erakundeen esku utzi nahi dute euskararen erabilera zabaltzeko erantzukizuna, ardura eta ahalmena; haien ustean, euskararen hedapena aginte-erakundeen eta aditu/aritu-taldeen ardura da.
Euskararen erabilera indartzeko, berriz, askok aldatu beharko dugu hizkuntz ohitura. Aldaketa pertsonal horretan, inguruak eragin handia du,
baina ez da erabakigarria: gizaki libreak gara, geuk erabakitzen dugu hizkuntz ohitura aldatuko dugun edo ez, geurea da erantzukizuna. Zalantzan
jarri behar dugu “Egungo baldintza soziolinguistikoekin, euskararen erabilerak goia jo du” dioen axioma, ingurugiroko baldintzak
ez baitira erabakigarriak. Esperientziak erakutsi dit, egungo egoera soziolinguistikoetan ere, euskal hiztunok euskararen erabilera-marka hobetu
dezakegula, eta bidean sano gozatu. Horixe da Goza daiteke gehiago liburuan partekatu nahi izan dudana; artikulu honetan, aldiz, liburuan erabilitako teoria eta hausnarketa nagusiak laburbilduko dira.