Argitalpenak
e-Hizpide aldizkariak
- Atala:
Aurkezpena
HIZPIDE aldizkariaren jarraipen digitala da e-HIZPIDE; 1995etik 2015era paperean argitaratu zen HIZPIDE, eta 87. zenbakira iritsi zen. Aurretik, ZUTABE izenaz izan zen argitaratua (1983-1994: 1-34 zenbakiak).
Berezko nortasuna du aldizkari elektronikoak; izan ere, bere ISSNa du argitalpen digitalak. Halaber, aldizkariak berak zein zenbakiek eta artikuluek DOI dute 2021eko uztailetik aurrera.
Argitalpen jarraitua den arren, urtean berezko nortasuna duten bi zenbaki plazaratuko dira, ekainean eta abenduan hain zuzen, seihileko bakoitzean argitaratutako artikulu guztiak bilduta.
Xedeak
e-HIZPIDE euskalduntzearen eremuan dihardutenei edo horiekin lanbidezko loturarik dutenei zuzendua dago; helduen euskara-irakasleei, batik bat.
Seihilabetekari honek berezko esparru ditu jatorrizko hizkuntza eta xede-hizkuntzen irakaskuntzarekin zerikusia duten zientzi arloak (Psikolinguistika, Linguistika aplikatua, Andragogia/Pedagogia, Soziolinguistika), eta helburu nagusi hizkuntzen irakaskuntza-gaietan
teoria, teknika eta ikerketak ezagutaraztea.
e-HIZPIDEk teoria aplikatuaren eta praktikaren arteko oreka lortu nahi du, arestian aipaturiko zientziak eta eskolen mundua uztartzeko zubi izan, aplikatua baita argitalpenaren orientabidea. Ez da lan makala informazio aberatsa eta nork bere burua hobeto prestatzeko lan-tresnak eskaintzea, eta ideiak elkarren artean trukatzeko eztabaidagune ireki, jori eta bizia izatea. Horixe du e-HIZPIDEk erronka.
e-HIZPIDErako lankidetzak
e-HIZPIDEk gogo onez hartzen ditu helduen euskalduntzearen esparruari behar bezala erantzuten lagundu dezaketen ekarpenak.
Aldizkariaren orientabidea gogoan, bertara bidalitako lanek zerikusi handia izan behar dute euskalduntzeak egunero eta gertutik bizi dituen gorabeherekin. Eta, nahiz eta helduen euskalduntzearen eremuari buruzko ekarpenak hobetsi, ez ditu baztertuko helduez beste gizataldeekin aritzen direnenak edota bestelako esparruetakoak, baldin eta egoera ezberdinetan aritzen direnentzat ere baliagarri bezain interesgarri gertatzen badira.
Lanak taxutzean, "Artikulugileentzako irizpideak" izeneko idazkia hartu behar da kontuan.
Koordinatzaileek edota editore-taldeak ebaluatuko dituzte jasotako lan guztiak. Hala badagokie, errebisio- eta ebaluazio-prozesuak bukatutakoan izango dira argitaratuak, betiere zenbakiaren itxiera-data kontuan hartuta.
Irakasleen prestakuntza sustatzeko asmoz, irakurleen iruzkin eta galderetarako tokia izango dute argitaratutako artikuluek. Egileek ekarpen horiei erantzutea eskertuko du e-HIZPIDEk eztabaida didaktikoak gara daitezen.
e-HIZPIDEk hemendik dei egiten die, aldizkarian esku har dezaten, euskara-arloan lan egiten duten irakasleei, hizkuntz eta hezkuntza-teknikariei, euskara-arduradunei eta unibertsitate-alorreko ikertzaileei.
e-HIZPIDEren zuzendaritza ez da artikuluetan agertzen diren iritzi eta ideien erantzule.
Harremanetarako
e-HIZPIDE
Zuzendaritza
HABEren Hizkuntzaren Didaktika zerbitzua
Koordinazioa
Curriculumaren Garapena eta Prestakuntza arloa
Editore-Koordinatzailea
Iñaki Murua (i-murua@habe.eus)
ISSN zenbakia
2530-3287
DOI
https://doi.org/10.54512/e-HIZPIDE.2530-3287e-Hizpide 96
- Didakteka
- Sortua: 1 July 2020
- Bisitak: 1724
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
https://doi.org/10.54512/HOPV5289
BESTE ITURRIETATIK
- Bigarren hizkuntzen didaktikaren berrikuntza mapatzea: eremu bateko nodoak eta ertzak (Francisco Herrera Jiménez eta Joan Tomàs Pujolà Font)
- Erosotasun-gunetik harago: hizkuntza-aniztasuna, itzulpena eta bitartekotza,
gaitasun eleaniztuna sustatzeko (Javier Muñoz-Basols)
BESTELAKO LANKIDETZAK
- Hezkuntza-berrikuntza hizkuntza-ikasgelan. Bide posibleak (Vanessa Ruiz Torres eta Lola Torres Rios)
- Azpititulazioa eta bikoizketa: bigarren hizkuntzak ikasteko estrategia motibagarriak (Natalia Contreras de la Llave)
IKERKETAK
- Parekoen behaketaren bidez komunikazio-gaitasuna ebaluatzen: zer dute nahiago ikasleek, errubrika tradizionala ala bideo behaketa? (Garazi Hormaetxe Ibarretxe eta Mikel Iruskieta Quintián)
- Atalak:
- Dokumentu-mota:
e-Hizpide 95
- Didakteka
- Sortua: 30 March 2020
- Bisitak: 1657
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
BESTE ITURRIETATIK
- Materialak lexikoaren ikuspegitik sortzearen inplikazioak (Sergio Troitiño Chinarro)
- Oihan digitalean barrena: ikaslearen autonomia eta hizkuntza-ikaskuntza informala (Robert Godwin-Jones)
- Diskurtso-praktika kokatuak: benetako komunikazio-praktikak (Ernesto Martín Peris)
BESTELAKO LANKIDETZAK
- Hizkuntza-teknologiak hizkuntzen ikas-irakaskuntzan: zenbat aukera, hainbat erronka (Jose Mari Arriola, Josu Goikoetxea eta Mikel Iruskieta)
- Atalak:
- Dokumentu-mota:
e-HIZPIDE 94
- Didakteka
- Sortua: 5 March 2019
- Bisitak: 1255
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
- Atalak:
- Dokumentu-mota:
e-HIZPIDE 93
- Didakteka
- Sortua: 6 July 2018
- Bisitak: 1606
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
BESTE ITURRIETATIK
- Ahozko interakzioa ikasgelan (Sonia Eusebio Hermira)
- Atzerriko hizkuntzak irakastea ikus-entzunezkoen itzulpengintzako baliabideak erabilita: irakasleen hainbat ikuspegi (Rosa Alonso-Pérez eta Alicia Sánchez-Requena)
- Twitter: irakasleen garapen profesionala eta praktika-komunitateak (Fernando Rosell-Aguilar)
- H2ko irakaslearean "saltsa sekretua" sortzeko errezeta (María Estévez Funes)
- Atalak:
- Dokumentu-mota:
e-HIZPIDE 92
- Didakteka
- Sortua: 13 February 2018
- Bisitak: 1500
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
BESTE ITURRIETATIK
- Ikaskuntzaz ohartzea atzerriko hizkuntzaren eskolan (II): garapenerako orientabideak (Lola Torres Ríos)
- Irakaskuntza komunikatiboari ikuspegi lexikoak aplikatzea (Anna Rufat eta Francisco Jiménez Calderón)
- Autonomia eta teknologia 20 urteren ondoren: noraino heldu gara? nora goaz? (Hayo Reinders eta Cynthia White)
BESTELAKO LANKIDETZAK
- Moodle-ri etekina ateratzen: ikasleak motibatzeko hainbat erabilera (Juan Ezeiza Gutiérrez)
- Atalak:
- Dokumentu-mota:
e-HIZPIDE 91
- Argitalpenak
- Sortua: 3 July 2017
- Bisitak: 1270
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
BESTE ITURRIETATIK
- Bitartekotza interlinguistikoa ELE eskolan: itzulpen pedagogikoaren erabilera (Adolfo Sánchez Cuadrado).
- Ikaskuntzaz ohartzea atzerriko hizkuntzaren eskolan (I) (Lola Torres Ríos)
- Multimedia Learning-a eta bigarren hizkuntzen ikaskuntza (II): sakontzea (J. Daniel García eta Eduardo Rigo)
- Atala:
- Dokumentu-mota:
e-HIZPIDE 90
- Didakteka
- Sortua: 9 January 2017
- Bisitak: 1889
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
BESTE ITURRIETATIK
- Multimedia Learning-a eta bigarren hizkuntzen ikaskuntza (I): teoria. (J. Daniel García, Eduardo Rigo eta Rafael Jiménez)
- Visual Thinking-a hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan (Garbiñe Larralde eta Itziar López)
- Parekoen behaketa irakasleen garapen profesionalean: Video Enhanced Observation (VEO) sistemarekin egindako esperientzia praktiko bat (Jaume Batlle)
BESTELAKO LANKIDETZAK
- Irakaskuntzarako bideoak: zergatiak, irizpideak eta gidalerroak (Amaia Arroyo)
- Atalak:
- Dokumentu-mota:
e-HIZPIDE 89
- Didakteka
- Sortua: 1 July 2016
- Bisitak: 2224
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
BESTE ITURRIETATIK
- Learning by feeling: sentimenduen bidetik ikasi. Gerora gogoratuko diren jardueren diseinu eraginkorra, atzerriko hizkuntzen (AH) eskolan (María del Carmen Méndez Santos)
BESTELAKO LANKIDETZAK
- Elebitasuna, bi hizkuntza hitz egitea baino gehiago (Eneko Antón eta Jon Andoni Duñabeitia)
- Zer dugu Moodle-ren kontra? Eta alde? (Abel Camacho eta Pedro Lonbide)
GELA IREKIA
- Euskaraz irakurtzen ikasi, irakurriz euskara ikasteko (Ainhoa Segura Arkauz)
GEURE ITURRIETATIK
- Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleen gaitasun digitalak, Ikanos proiektuaren ikuspegitik (Iñaki Murua Anzola)
- Atalak:
- Dokumentu-mota: