Agindua, 2020ko irailaren 9koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautzen dituena, eta euskara-ikasle helduentzako dirulaguntzen deialdietarako irizpideak finkatzen dituena.
Eskuartean dugu PRIMERAN! B2.1. jardun biko ikasteredurako ikasmateriala, aurrez aurreko eta gelaz kanpoko jarduerak elkarren osagarri dituena. Irailaren 28tik aurrera izango dute euskaltegiek ale bana eskura; salgai ere izango da, Euskal Herriko saltoki nagusietan zein Internet bidez. PRIMERAN! B2.2 materiala, berriz, 2021eko urtarrilerako egotea da aurreikuspena.
Azaroaren 17an eta 18an izango dira Moodle Moot Spain 2020 topaketak. Online izango dira aurten eta aldez aurretik izena eman behar da parte hartu ahal izateko.
Iraide Ibarretxe-Antuñano irakasle katedraduna eta ikertzailea izango da 2020/2021 ikasturtearen hasiera-ekitaldian hizlaria, irailaren 18an, Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den jardunaldian. Hitzaldiaren izenburua, berriz, "Pentsatzearen garrantzia hitz egiterakoan: hizkuntza-tipologia aplikatzea hizkuntzaz jabetzeari eta hizkuntzaren pedagogiari" izango da.
"Euskarari buruzko 2019ko bibliografia hautatua" dokumentua prestatu dute HABE liburutegian. Euskararen didaktikari, euskararen psikolinguistikari eta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari buruz 2019an argitara emandako lanak bildu dituzte bertan.
2020ko apirilerako antolatuta zegoen 7. nazioarteko konferentzia atzeratzea erabaki zuen ALTEk; 2021eko apirilaren 22tik 24ra antolatzea da orain asmoa. Plazaratu dira programa nagusiaren zertzelada nagusiak eta ekarpenetarako laburpenak aurkezteko epe berri bat ireki dute.