Ikasteko erabil daitekeen material ugari dugu Interneten; ondo aukeratzea izaten da kontua. Hala, Moodle-i buruzko bideo laburrak edo bideo-tutorialak ere badaude interesaturik dagoen edonoren eskura, YouTuben besteak beste.
Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskaltzaindiak aurrez aurreko ikastaro bi antolatu dituzte azarorako. Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) egoki erabiltzeko eta bilaketak ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko gako batzuk eskainiko dira saio hauetan, Andres Alberdi EBEren batzordeko buruaren eskutik. Dohainik izango dira, baina izena eman behar da azaroaren 12ra bitartean (EIEko bazkideek izango dute lehentasuna)
Kultura eta Hezkuntza Politika sailaren eskutik, zenbait ekitaldi antolatu dira datozen asteotarako, beste erakunde batzuekiko elkarlanean gehienetan. Doan izango dira eta online parte hartzeko aukera egongo da ia guztietan, baina izena eman beharra dago parte hartu ahal izateko.
Agindua, 2020ko irailaren 9koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautzen dituena, eta euskara-ikasle helduentzako dirulaguntzen deialdietarako irizpideak finkatzen dituena.
Eskuartean dugu PRIMERAN! B2.1. jardun biko ikasteredurako ikasmateriala, aurrez aurreko eta gelaz kanpoko jarduerak elkarren osagarri dituena. Irailaren 28tik aurrera izango dute euskaltegiek ale bana eskura; salgai ere izango da, Euskal Herriko saltoki nagusietan zein Internet bidez. PRIMERAN! B2.2 materiala, berriz, 2021eko urtarrilerako egotea da aurreikuspena.