Eman da argitara EHAAn HABEko zuzendariaren 2021eko martxoaren 8ko Ebazpena, HEOCean zedarritutako komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2021. urteko probetarako aztertzaileak izendatzeko dena.
Argitalpen jarraitua dugu e-HIZPIDE. Une honetan, irekita dago aldizkariaren 97. zenbakia (2021eko urtarrila-ekaina); beraz, ekarpenak egiteko aukera du interesaturik dagoenak.
Ohi duenari jarraikiz, 2021. urtean antolatuko duen irakasleentzako prestakuntza-eskaintzaren berri eman du Cervantes institutuak. Berez gaztelania-irakasleei begirakoak izan arren, badaude edozein hizkuntzatako irakasleentzat interesgarriak izan daitezkeen jarduerak. Gainera, denak ez dira aurrez aurrekoak.
Aretxabaletan jaioa, Magisteritza ikasi zuen Eskoriatzan, Euskal Filologia adarrean. Arrasateko Udal Euskaltegian aritu zen 1981etik; hainbat urtetan bertako zuzendari izan zen. 1995etik HABEn aritu zen lanean jubilatu arte, Arabako ordezkaritzan hain zuzen. Besteak beste, Prestakuntza ataleko teknikari izan zen. Goian bego.
IATEFL TEASIGek hil honen 27rako antolatu duen web-mintegi baten berri eman du: ‘Developing core CEFR competencies with language coaching tools’ du izenburu, eta Uliana Zubovak aurkeztuko du.